Hau ohorea, Rikardo Arregi Komunikazio Saria irabazi dugu
Andoaingo Udalak antolatzen ditu sari hauek, Rikardo Arregi gazterik hil zen kazetariaren omenetan. 32. edizioa izan da aurtengoa, eta iaz bezala, bi kategoria egon dira (urteetan zehar sari formato desberdinak izan dira), Komunikazioarena, eta Kazetaritzarena.
Komunikazioko alorrean nominaturik, horixe irabazi zuen Egunean Behinek, eta jokoaren egile CodeSyntax enpresako Eneko Astigarraga kudeatzailea eta Bittor Poza Android programatzailea igo ziren oholtzara saria jasotzera. Hona Astigarragaren eskertza, Aiurrik grabatua:
Osasun Etxea, Kazetariza Saria 2020. Arza eta Zubia igo dira taulagainera, saria jasotzera #RAKS #Andoain pic.twitter.com/qg78wWp5YF
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) November 26, 2020
Kazetaritza saria, berriz, Euskadi Irratiko Osasun Etxea programak irabazi zuen, aurten Arantxa Artza kazetariak eta Felix Zubia medikuak zuzendu izan dutena. Igandetan goizeko 9.30etan izaten da saio hau, eta aurten eragin eta garrantzi berezia hartu du pandemiagatik, epaimahaiak azpimarratu zuenez.
Ekitaldian Xabier Leteren musika eta olerkiak oroitu ziren, haren heriotzaren 10. urteurrenean.
Saririk izan ez zuten proiektuei dagokienez, besarkada gure partetik; lan eta ekimen nabarmenak baitziren denak. Komunikazioaren alorrean; “Ene kantak!” gaztetxoentzako musika ekimena; Arteman orain sustatzen ari diren “Lur eta Amets” filmaren komunikazioagatik; eta Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra, Urmuga proiektuaren spotagatik. Kazetaritza sarietan gogoz geratu ziren, Miel Anjel Elustondo “Tonban ehortzirik” testu sortagatik; Faktoria albistegiko lantaldea (Euskadi Irratia), eta Berria egunkariaren “Koronabirusaren azken datuak