2015/10/29
Pasa den asteburuan izan zen Donostiako Python jardunaldia. Bertan izan ginen entzule eta hizlari. Hemen bertan ikusi entzundakoaren laburpena.

Aurten bigarrenez antolatu dute PySS Societyko lagunek jardunaldi hau. Aurreko urtean bezala Python zientifikoak pisu handia izan zuen aurkezpenetan, izan ere unibertsitate ingurutik sortutako taldea da hau, eta agian, beraien Python erabilpena hori izanik normala ere izan daiteke.

Lerro nagusia hori izanik, data science, machine-learning, image-recognition bezalako hitzak sarri agertu ziren, eta gustukoen daukagun  programazio lengoaian gai horiekin lan egiteko aukerak eta berrikuntzak ikusi genituen. Horrela sarrerako key-notean aipatu ziren liburutegiak eta baita conda eta anaconda teknologia anitzetako inguruneak instalatu eta mantentzeko tresnei buruz aritu zen Christine Doig.

PyPy intepretea bereran barne antolakuntza edo C/C++ moduluen garapena bezalako gaiak ere izan genituen. Bata zein bestea errendimendu handiaren bila ari direnentzat zuzenduta (kontuan izan datu analisian oso prozesu luzeak exekutatzen direla eta edozein eragiketa matematiko baten exekuzio denbora txikitzeak irabazi handiak sortu ditzakeela).

Python on a plane aurkezpena ere ikustea izan genuen, immfly-ko jendeak hegaldietan eduki multimediak kontsumitzeko muntatu duten sistema aurkeztu zuen David Arcos-ek.

Guk ere egin genituen gure aurkezpenak. Lehena neroni izan nintzen, Tribual edo Mugikaria bezalako aplikazioak garatzean ikasiak azaltzen. Rest aplikazioei buruz gehienbat (aurkezpena).

Jarraian Nagorek atera berri den Plone 5aren berritasun eta aukerak aurkeztu zituen. (aurkezpena ikusi):

Eta azkenik Urtzik, Telegram bot batekin notifikazio zerbitzu bat nola inplementatu dugun (aurkezpena ikusi).

Neroni pozik atera naiz. Jardunaldi hau txikia izatera jendearekin lasai aritzeko aukera ematen dizu, eta azkenean aurkezpenak aurkezpen uste dut hori dela garrantzitsuena. Hortaz, hasiko naiz pentsatzen datorren urterako nire aurkezpenean :)

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek