PySS jardunaldian izango gara Donostian
Abuztuan lanera itzultzeaz bat ikusi genuen albistea:
We did it! Early Registrations are now open!Check it on http://t.co/hXxJIazMpk. Send your talk abstracts too through http://t.co/AqdX8pAnZ7.
— pyss14 (@pyss14) August 14, 2014
Ordura arte ez genuen ezer inon ikusi, baina ikusteaz bat hartu genuen bertan parte hartzeko erabakia.
Donostian, etxe ondoan, eta Pythoni buruz, gure eguneroko janari buruz hitz egiteko aukera aparta. Antolatzaileekin kontaktuan jarri eta hitzaldi proposamena bidali genien. Argi izan genuen hasieratik zertaz hitz egin: Buildout!
Bai, Buildout-i buruz hitz egingo dugu. Orain dela urte batzuetatik hona, gure Python proiektu guztiak (direla Plone, direla Django), buildout erabiliz instalatzen ditugu. Tresna ezinobea dela deritzogu ingurune errepikagarri eta egonkorrak lortzeko. Garapen makinetan, bezeroaren zerbitzarian edo produkzio makinan ingurune egokiak eta berdinak lortzeko modu bikaina. Gainera tresna oso ahaltsua da, edozein motatako instalazioak egiteko aukerak ematen dituena.
Beno, ez naiz gehiago luzatuko, bestela ez zarete-eta hitzaldira etorriko. Kontsultatu hitzaldi sorta eta apuntatu PySSra eta etorri hitzaldira!