2021/10/01
Urriko lehen asteburu honetan PyCones konferentzia egingo da, Python komunitateak Espainian egingo duen konferentziarik handiena. Ostiral honetan, urriaren 1ean, Pyladiesen eskutik Djangoko tailer batekin hasiko da, , eta jarraipena izango du 2021eko urriaren 2an eta 3an. CodeSyntaxen, beste urte batzuetan bezala, egitarau estu izango duen konferentzia laguntzera animatu gara.

PyConesen, Python programazio lengoaiaren informatikari, zientzialari, ikasle, enpresari eta profesionalak arduratu eta gogotsuak biltzen dira, beren esperientzia eta ezagutzak zabaltzeko eta trukatzeko asmoz. Horretarako hainbat hitzaldi eta tailer antolatzen dira. Aurten online egingo da eta beste urte batzuetan CodeSyntaxek babesten du aurtengo PyConEs konferentzia ere bai.

Hitzaldia ostiral honetan, urriaren 1ean, hasiko da Pyladiesek antolatzen duen Django tailer batekin, eta jarraipena izango du 2021eko urriaren 2an eta 3an, hemen kontsulta dezakezun egitarau estu batekin: https://2021.es.pycon.org/#schedule

Python funtsezkoa da guretzat, gure programazio-lengoaia gogokoena da, aukeratu eta bere alde egin genuen gure jardueraren hasieratik, 2000. urtean, eta etengabe hazten ikusi dugu. Gure eguneroko lanean laguntzen digu, batez ere, Django frameworkari eta Plone CMSarekin hainbat bezerorentzat egiten ditugun garapenetan, adibdiez Europako Ingurumen Agentzia EEAtik, itsuen aldeko ONCE erakundea, Industria asko, administrazioa edo elkarte eta erakunde askorentzat,

Ziur gaude Python-ek hazten jarraituko duela etorkizunean, eta horregatik animatzen dugu bezero eta lagunei Pythonekin lan egitera, eta bere komunitatean parte-hartzeko edo "ondoko" komunitateetan parte hartzera, gure kasuan, Django edo Plone komutateetan-

PyCones 2021 arrakastatsu izan dadila!

 

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek