PUNTUEUSek 10 urte bete ditu
.EUS domeinuaren sorrerak euskararentzat eta euskal kulturarentzat eremua ireki zuen interneten. Mundu digital globalizatuan, identitate kultural eta linguistikoak bere tokia aurkitu behar du, eta .EUS domeinuak hori lortzeko aukera bikaina eman zigun. Helburua argia zen: euskara eta euskal kultura sustatzea, eta aldi berean, komunitate euskalduna interneten kokatzea, ikusgarri eginez.
CodeSyntax, lehen pausoak ematen
Hasieratik argi izan genuen .EUS domeinua ez zela soilik aukera teknologiko bat, baizik eta euskararen eta gure kulturaren aldeko apustu estrategiko bat. Hori dela eta, nahiz eta lehendik geneukan .com dominioa mantendu, lehen unetik eman genion babesa proiektuari. Webgune horren bidez, gure bezeroei eta euskal komunitateari argi utzi nahi genien teknologia berriek eta hizkuntzak elkarrekin joan behar dutela, eta digitalizazioaren bidez euskararen presentzia sendotu daitekeela.
10 urteko bidea eta aurrera begirako erronkak
Azken hamarkada honetan, .EUS domeinua etengabe hazi da. Gaur egun, mila domeinu haiek 15.000 baino gehiago bihurtu dira, eta gero eta gehiago dira beren proiektuak interneten kokatzeko .EUS domeinua aukeratzen duten enpresak, elkarteak eta norbanakoak.
CodeSyntaxen ere ikusi dugu nola euskarazko edukiek eta teknologiek elkar indartzen duten. Lanean jarraituko dugu hizkuntza eta teknologia uztartzen, euskararen erabilera zabaltzen eta komunitate digitalean eragin positiboa izaten.
Eskerrik asko eta zorionak .EUS-i
Zorionak PUNTU.EUS Fundazioari eta hasieratik proiektu honi laguntza eman dioten guztiei! Hamar urte hauetako bideari esker, euskarazko komunitatea sendotu eta interneten ikusgarriago bihurtu da. CodeSyntaxen konpromisoa argia da: euskararen eta teknologiaren alde lanean jarraituko dugu, beti ere komunitatea lehenetsiz. Hurrengo hamarkadetan ere hemen egongo gara, gure txikitik ekarpena egiten.
Zorionak eta aurrera!