Ploneren segurtasun eguneraketa
2011/02/09
Ploneren segurtasun gaietarako taldeak Plone produktuaren bertsio guztietan aurkitu den segurtasun-arazo baten berri eman zuen otsailaren 2an. Segurtasun arazoak CVE-2011-0720 kodea hartu du Common Vulnerabilities and Exposures datu-basean eta segurtasun-arazo larri gisa tratatu behar da.
Segurtasun gaietarako taldeak ez du segurtasun arazoaren inguruko berri gehiago eman, duen larritasuna dela-eta. Atzo arratsaldean jarri zuten deskargatzeko segurtasun arazoa konpontzen duen partxea.
Garatu ditugun Plone guztietan eguneraketa prozesu hau egin dugu jada.
Gaiaren inguruko informazio gehiago Ploneren webguneko atal honetan.