2009/11/17
European eGovernment Awards 2009 sarietarako 52 proiektu finalistak ezagutzera eman ditu Europar Batzordeak. Sariak Europako Ministroen 5. Batzarrean banatuko dituzte.

Malmöen (Suedia) azaroaren 18tik 20ra ospatuko den 5th Ministerial eGovernment Conference  delakoaren batzarrean banatuko dira  European eGovernment Adwards 2009  sariak eta finalisten artean dago CodeSyntax-etik bultzatutako PloneGov proiektua.  Proiektuaren UdalPlone azpikomunitatean lan egiten dugu.

CodeSyntax hasieratik egon da proiektu honetan parte hartzen, eta orain finalista izendatu dute Plonegov, hainbat arrazoi direla-eta:

  • E-administrazioarentzat duen software libre izaerarengatik
  • elkarlaneko eta nazioarteko izaerarengatik
  • azken urteotan egindako ahaleginagatik, bai kolaboratzaile sarearen handitzeagatik, eta baita denontzat erabilgarri diren aplikazio berriak sortzeagatik administrazioari.

Proiektu irabazleen zerrenda datorren azaroaren 19an ezagutaraziko dute Malmön (Suedia), bertan izango den Europako Ministroen 5. Batzarra dela eta. Europar Batzordeak eta Europar Batasunaren presidenteak antolatu dute batzar hau.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek