2008/05/27
CodeSyntax -ek sustatu eta bultzatzen duen PloneGov ekimenak sari gehiago jaso ditu. Kasu honetan Ameriketako Estatu Batuetan. Virginia estatuan dagoen Newport News hiriak (182.000 biztanle) PloneGov barnean dagoen Open eGov proiektua bultzatzen du eta saritua izan da Robert J. Havlick Administrazio Publikoan Berrikuntza Sariarekin. Saria berria "The Alliance for Innovation - Transforming Local Government" ( www.transformgov.org ) delakoaren eskutik jaso da. Europar Komisioak PloneGov eta Open eGov buruzko informazio gehiago eman du e-administrazioari buruzko bere atari ofizialean.

Parisen, Lisboan, Bruselasen eta Dublinen jasotako sarien ondoren Ameriketako Estatu Batuetako hau PloneGov-ek jasotzen duen 5. izendapena da hau.

PloneGov nazioarteko ekimenaren bitartez, software librea erabiliz eta software libreko ekimenekin lotuz, guztientzat baliagarriak izan daitezkeen oinarrizko garapenak egin eta udal administraziorako software libreko oinarrizko plataforma bat lantzea da helburua.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek