PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoa inauguratu da Eibarren
- PLONECONF Nazioarteko Konferentzia Teknologikoren 20. edizioa inauguratu da gaur Eibarren. CodeSyntax eta Plone Foundation-ek antolatuta, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
- Europan egingo den Interneteko software libreko edukiak kudeatzeko sistemen ekitaldi nagusietakoa da.
- 25 herrialde baino gehiagotatik etorritako 200 aditu eta erabiltzailek hartuko dute parte ekitaldian: Alemania, Frantzia, Kanada, AEB, Brasil, Mexiko, Argentina, Italia, Belgika, Herbehereak, Japonia, India, Hegoafrika… eta abarretik etorriak. Eta beste 200 adituk ere parte hartuko dute ekitaldian online.
- Konferentziaren egitarauak aste osoa betetzen du, lehen bi egunetan (urriak 2 eta 3) formakuntza saioak Markeskua Jauregian (UEUren egoitza), hurrengo hiru egunetan (urriak 4, 5 eta 6) hitzaldiak izango dira Coliseo Antzokiko 3 aretoetan eta azkenik garapen teknologikoko sprint bilerak izango dira beste bi egunetan (urriak 7 eta 8) berriro Markeskuan.
Eibar, 2023ko urriaren 4a
Gaur goizean PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzoa inauguratu da gaur Coliseo Antzokian. Bertan izan dira Jon Iraola Eibarko alkatea, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.
Konferentzia urriaren 2tik 8ra gauzatuko da eta, aste osoan Eibar, Gipuzkoa eta Euskadi software librearen eta Interneteko edukien kudeaketaren erreferentzia-puntu bihurtuko ditu.
Hitzordu teknologiko hau urtero egiten da 2014az geroztik. Tokio, Bukarest, Boston edo Bristol dira ekitaldiaren aurreko edizioak hartu dituzten hirietako batzuk, non mundu osoko profesionalek eta enpresek hartzen duten parte.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua nahi izan du “Konferentzia honek duen garrantzia MICE turismo arloan (Meetings, Incentives, Conferencing, Exhibitions) helmuga gisa Gipuzkoa osoak eskaintzen dituen aukeren adibide bezala. Horregatik, Turismo Zuzendaritzak konpromisoa erakusten du Plone Conference bezalako kongresuak garatzeko. Berri bikaina da gure lurraldean horrelako ekitaldi bat izatea”. Eta erantsi du “Kongresuak hartzeko lurralde prestatua dugu Gipuzkoa eta gero eta gehiago dira horrelako jarduerak antolatzen dituzten enpresak”.
Bere aldetik, Leyre Madariaga-k , Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, “Eusko Jaurlaritzarak nazioartekoratzea, berrikuntza teknologikoa eta industria digitala eta ekintzaletzaren alde egiten duen apostua, PloneConf bezalako ebentoetan ere gauzatzen dela, beti ere enpresa eta erakundeekin elkarlanean” azpimarratu du.
Jon Iraola alkatearen hitzetan, “Ekitaldi hau Eibarren arlo teknologikoari ematen zaion garrantziaren adibide argia da. Konferentzia aukera bat da gure hiriarentzat, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko. Zalantzarik gabe, gure hirian munduko hainbat lekutatik etorritako adituak eta bisitariak egotea aukera ona da".
Konferentziaren 20. edizioa Euskadin gauzatzen da.
PloneConf Nazioarteko Konferentzia bat da eta urtero egiten da 2004az geroztik, gehienetan urrian, urtero leku desberdin batean. Tokio, Bukarest, Boston, San Frantzisko, Brasilia, Ferrara eta Bristol izan dira aurreko edizioetako topaguneak. Oraingoan, ekitaldia Euskal Herrira ekartzea lortu da eta Eibarko CodeSyntax enpresak antolatuko du.
PLONECONF topaketak software libreko teknologian erreferente diren nazioarteko enpresak bilduko ditu. Teknologia horrek garapenerako 2.000 ingeniari baino gehiago ditu mundu osoan. 500 konpania inplantatzaile baino gehiagok osatzen duten ekosistema bat dago teknologia honen inguruan eta milioika erabiltzaile ditu egunero munduan barrena.
Edukiak kudeatzeko software libreko sistema bat da Plone, edozein motatako webguneak garatzeko erabil daitekeena: atariak, webgune korporatiboak, extranetak zein intranetak, albisteak argitaratzeko lekuak (blogak barne), online dendak (e-commerce), dokumentuak gordetzeko guneak eta lankidetza-tresnak. Kode irekian oinarritutako garapena da, eta NASA, Oxfam, eBay, Nokia, Utah State University, CIA, Brasilgo Gobernua, Novel, ONCE edo Europako Batzordea bezalako erakunde eta enpresa ugarik erabiltzen dute.
Azpimarratzeko egitaraua, formakuntza, hitzaldi eta hitzordu ezberdinekin
Training edo prestakuntza programa urriaren 2an eta 3an, astelehenean eta asteartean, garatu da, eta egunean 8 orduko 4 track izango ditu, Udako Euskal Unibertsitatearen egoitzan (Markeskua Jauregia, Eibar), eta ingelesez izango dira.
Saioak 8 nazionalitatetako 11 aditu profesionalek emango dituzte (Alemania, Kanada, Suitza, AEB, Espainia, India, Errumania, Brasil...).
Coliseo Antzokiko 3 aretoetan egingo diren hitzaldi, key note, erabilera-kasu eta abarren programak 45 hitzaldi eta aurkezpen izango ditu. Interneteko edukien garatzaile eta sortzaileei zuzenduak , Alemaniako Agentzia Aeroespaziala - DLR, enpresa eta erakundeak, Belgika, Brasil edo Kataluniako administrazio publiko eta antzeko erakundeen adibideekin, edota roboten eta adimen artifizialaren erabilera Interneten edukien sorkuntzan eta kudeaketan edo Interneten bideoen kudeaketari buruzko hitzaldi interesgarriekin.
Konferentziak, halaber, tokiko dibulgazio-saio bat eta erabilera kasuak ere izango ditu, non ULMA Construction, ULMA Packaging, EKE, Euskal Kultur Erakundea, UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, edo Copernicus Europako Ingurugiro Agentzia (EEA) hartuko duten parte.
Egun bakoitzeko arratsaldeko azken saioan, 17: 30etik 18: 30era, Lighning talkak edo 5 minutuko hitzaldi arinak izango dira, edozein parte-hartzaileri irekita.
Garapen-sprinten atala larunbaterako (hilak 7) eta iganderako (hilak 8) gordeko da, eta hainbat nazionalitatetako 40 garatzailek eta adituk hartuko dute parte. Markeskua Jauregian izango da, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egungo egoitzan.
DEBEGESA, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Eibarko Udalaren laguntzarekin egitarau turistiko eta soziala antolatu da, “social activities” kanpotik etorritakoei Hiri bisitak Armagintza Museoa, Flyscha eta Euskal Kostaldeko Geoparkea erakusteko. Egitaraua helbide honetan duzue: https://2023.ploneconf.org/social-activities-tours.
Gainera, urriak 5an, osteguna, afari-party informala egingo da, 20:00etatik- 23:00etara Eibarko Udalak lagatzen duen Errebaleko (Merkatu Plaza) gunean. Bertan, euskal kirol saio bat egingo da eta bertaratutakoek parte hartzeko aukera izango dute.
400 pertsona ingururen parte-hartzea espero da eta zuzenean Eibarren 25 nazionalitate ezberdinetako 200 pertsona bilduko dira, Markeskua jauregian eta Coliseo Antzokiko hiru aretoetan, 7 eguneko training saioetan, hitzaldietan eta sprintetan. Eta ekitaldiaren eragin ekonomikoa miloi erdi euro baino gehiagokoa izatea espero da: egonaldia, ostatua, mantenua, pertsona bakoitzeko gastua, oroitzapenak, kontsumoa… eta prestakuntza-jarduerek, esprintean softwarea garatzeak, negozioa garatzeak eta marketinak eragindako inpaktua barne.
Gainera, 1 eta 2 tracketako urriaren 4, 5 eta 6ko saioak streaming bidez transmitituko dira eta gutxi gorabehera beste 200 pertsonak jarraituko dituztela aurreikusten da.
Azkenik, adierazi behar da saioak bideoz grabatuko direla eta hilabete barru igoko direla Plone Foundationek duen Youtube kanalera.
Argazkiak: Mikel Askasibar
Informazio gehiago: https://2023.ploneconf.org/ webgunean. Harremenetarako: CodeSyntax: 943.821.780 / 685.758.622 email: ploneconf@codesyntax.eus
Kontaktu pertsonak: Mikel Larreategi - Yoaira Garcia - Eneko Astigarraga