PloneConf 2014
Iritsi da eguna eta gaur hasi da urtero egiten den PloneConf edo Plone konferentzia. Orain dela 4 urte bezala Bristolen elkartu gara 150 pertsona inguru Ploneren berritasunak zeintzuk diren ikusi eta hauen inguruan hitz egiteko.
Berritasunen artean Plone5 dugu! Aurrerapauso handia suposatuko duen aldaketa izango da eta guzti honek ekarriko dituen hobekuntzak ezagutu eta ikastera etorri gara @erralin eta @libargutxi.
Konferentziaren inguruko informazioa twitter bidez jarraitu dezakezue https://twitter.com/ploneconf eta bideoak prestatu ahala kargatzen dira Vimeora.
Lehenengo eguneko gauza aipagarrienen artean, Plone 5 izango denaren theme edo itxura berria dago, Barceloneta deritzona, eta azken garapen joerek erabiltzen dituzten tresnak erabiltzen ditu hala nola, LESS, bower, npm,...
Ploneren etorkizunaren inguruko eztabaida ere azaleratu zen nola ez Andreas Jungen eskutik, egungo egoera, gauzak egiteko dauden hainbat aukera, python 3ren erabilera, ets beste hainbat puntutan eztabaida piztuz.
Lan tresnen inguruko hitzaldi interesgarri bat eman zuen Necz Zupan esloveniarrak, euren lan prozesua azalduz eta lana automatizatzeko duten joera azalduz, horretarako interneten dauden hainbat tresna konbinatzen ditu , Github, Travis, logtrailapp edo sentry, batzuk aipatzearren.
Lehen egun interesgarria beraz, eta bigarrena hasteko prest gaude jada!