2008/05/26
Plone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan, Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu da eta bertan parte hartuko dute CodeSyntax-eko Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi. Tailerra euskaraz eta doan izango da Amorebieta-Etxano herriko Zelaieta zentroan.

Tailer honen emaile nagusia Mikel Larreategi izango da, Plone aditua, zope-es banaketa zerrendan eta Plone-es komunitatean ikus daiteke bezala.

Non: Zelaieta zentroa. Amorebieta-Etxano

Noiz: Maiatzaren 26an, 18:30ean

Hizkuntza: Euskaraz

Tailerraren edukia:

  1. Plone 3.0.6 oinarrizko instalatu, Windows eta FreeBSD sistema eragileetan.
  2. Aurretik diseinatutako skin-template desberdin batzuk aktibatu.
  3. Eleaniztasuna bermatzeko Linguaplone eta Plonelanguagetool konfiguratu.
  4. Portadan hasierako logoa aldatu edo argazki-errota kargatu.
  5. Edukiak antolatzeko erlaitza definitu.
  6. Ohiko edukiak nola sor eta edita daitezke azaldu.

Ekarri beharrekoa: Eskuko ordenagailua, Wifi konexioduna, Linux edo Windows sistema eragileekin.

Tailerrean parte hartzeko bidali eposta bat... jabier.santamariaA-BILDUAgmail.com

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek