Plone eguna azaroaren 7an
2008/10/30
CodeSyntax-en garatzen ditugun proiektu askok Plone darabilte edukiak kudeatzeko sistema bezala. Software librea da eta mundu mailan oso zabaldua dago. Hezkuntza, administrazio publiko, GKE edota enpresetan erabilia da.

Datorren azaroak 7an mundu osoan ospatuko da Plone eguna, baita CodeSyntax-en ere. Zenbait hitzaldi prestatu ditugu egun horretarako, bi helbururekin: batetik, Plone ezagutzera emateko, eta, bestetik, gure inguruan Plonerekin lanean gabiltzan guztiok elkar ezagutzeko, software librearen indarra komunitatean dagoelako.
Noiz
Azaroak 7, ostirala, goizeko 9etan.
Non
CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)
Egitaraua
- 09:00 - 09:30 Zer da Plone?
- 09:30 - 10:15 Plone erabilera adibideak (administrazioan, hezkuntzan, enpresetan, komunikabideetan, etab.)
- Kafea
- 10:30 - 12:00 Tailer praktikoak
- Ploneren instalazioa eta kudeaketa tailerra
- Deskonferentzia: interneten eboluzioa, marketina eta analitika (CodeSyntax-en bezeroentzat)
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH
2025/01/24
STEAM Proiektua 2025
2025/01/22