2023/02/27
PLONE CMSaren ohiko heldutasun, sendotasun, segurtasun edo irisgarritasunari Voltok ematen duen React JS-ren abiadura eta garapen-erraztasuna gehitzen zaizkio orain. PLONE 6 garatzerakoan erabiltzaile-esperientzia zerotik berdiseinatu da, erraza izan dadin sistema indartsu eta malgua erabiliz diseinu moldagarriak sortzea lortu da. Sistema berritzaile honekin CodeSyntax-en garatu eta argitaratu ditugu PLONE 6 eta Volto-rekin egindako lehen webguneak.

PLONE 6 berria gaur egungo bi programazio-lengoaia arrakastatsuenetan oinarrituta dago (Python eta JavaScript), eta munduko webgune handienetako batzuen atzean dagoen kode irekiko software-stack delakoaren gainean.

Codesyntax PLONE 6 eta VOLTO-rekin garatzen

Hasieratik CodeSyntax Plone 6 eta Volto garatzeko lehen lanetan sartu zen, bai garapen print-etan bai urtero egiten diren PLONE konferentzietan edo PloneConf delakoetan.

PLONEren etorkizunean sinisten dugu eta bere garapenean inplikatuta gaude, ondorioz denbora daramagu CMS modernoak diseinatzen eta garatzen, PLONE 6 eta Volto-rekin - Plone 6rako interfaze berria -, gure bezeroentzat.

Horrela, Europako Ingurumen Agetzia (EEA), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bertsolari elkarteak sortutako LANKU kultur zerbitzuak, tokiko administrazio publikoak Debabarrenako Mankomunitatea bezala, edo Udalak Debako Udala bezala, guztiak CodeSyntax-en bezeroak, dagoeneko badute web plataforma berria PLONE 6 eta VOLTO-rekin gure diseinu eta garapen taldeak eginak.

Baina, guk bezala, PLONE komunitatea ere mundu osoan webgune indartsuak garatzen ari da, profil handiko gobernu erakundeen webguneak Alemanian, Italian edo Europar Batasunean, bai eta unibertsitate eta ikerketa-erakunde handientzako webguneak ere. Adibidez, Biodiversity Portal europearra, University of Osaka https://www.osaka-u.ac.jp/en Japonian, Modenako Udala Italian, Humboldt Labor Berlinen Alemanian, Jyväskylä Unibersitatea Finlandian edo Plone Brasil  latinoamerikan, adibide baztuk baino ez aipatzeagatik. Interesantzen bazaizu hemen dituzu Plone erabileraren kasu gehiago.

Plone 6 berriaren interfazea erabiltzaile aurreratuentzat zein erabiltzaile berrientzat erabiltzeko erraza izateko diseinatu da. Horrela, Plone 6 berriarekin orrialde konplexu eta malguak sortzeak ez du ia esfortzurik eskatzen.

Ez da beharrezkoa sakonki jakitea webguneak nola funtzionatzen duen edo orria milaka gailutan nola ikusiko den aztertzea: Plone 6 CMSarekin editoreek edozein gailutara automatikoki egokituko den edukia sor dezakete.

Bestalde, Plonek beti izan du bilaketa-sistema indartsua; horretaz gain, orain Ploneren bloke-sistema berriak forma berrien bilaketa aprobetxatzeko aukera ematen du.

Gainera Plonek ekosistema aberatsa du ehundaka add-on produktuekin, eta Plone CMSaren garatzaile eta enpresa komunitate aktibo eta sutsu batek add-ons berriak sortzen ditu egunero. Adibidez:

Dagoneko baduzu PLONE plataforman egindako webgunea?  Lasai, salbu zaude.

Mundu osoan milaka erakundek inbertitu dute PLONEren instalazio sendo, indartsu eta oso handietan. Betidanik Plonek eguneratze-ibilbidea eskaintzeko duen konpromisoaren arabera, gune horiek Plone 6ra eguneratu daitezke, eta Ploneren erabiltzaile-interfazea erabiltzen jarraitu. UI Plone Classic deitzen diogu honi, eta hainbat erabilgarritasun eta irisgarritasun hobekuntza ditu. Era berean, JavaScript eta CSSren stack-a eraberritu da, Bootstrap 5erako markaketa eguneratuz, eta horrek gaien garapena errazten du.

VOLTO  abiadura eta garatzeko erraztasuna

 

Plone+volto.png

 

Volto Plone 6-rako aurrez zehaztutako interfaze berria da. PLONEren ohiko heldutasunari, sendotasunari, segurtasunari edo irisgarritasunari Voltok ematen duen React JSren abiadura eta garapen-erraztasuna gehitzen zaizkio.

Volto Plone webguneak editatzeko esperientzia berri gisa aurkezten da, eta honako hauek nabarmentzen dira:

  • Abiadura: React JSn oinarrituta, hasiera-hasieratik Volto erabiltzeko prest dago eta oso azkarra da bere diseinuagatik.
  • Sinpletasuna: Zure edukia modu intuitiboan muntatzeko aukera ematen du. Ploneren backend-ak funtzio multzo oso egokia eskaintzen die administrazio, erakunde eta enpresen edukiak kudeatzeko sistema (CMS) gisa Volto bitartez.
  • Modu seguruan antolatutako edukia: Segurtasun granularreko sistema batek ikuspena eta edukira sartzeko aukera ematen du.

Gainera Volto eleanitza da. Volto oso egokia da itzulpenak kudeatzeko. Edukia erraz bilatu daiteke. Volto-k hasieratik indexatzen du eduki guztia, PDF artxiboak barne adibidez.

Era berean, Plone 6 super azkarra da, beraz asko errazten du edizioa. Ez baduzu sinesten froga ezazu hemen https://plone.org/try-plone ! Edo errazago, ipini zaitez hartu emanetan CodeSyntax taldearekin!

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek