Plone 4 bertsioaren abantailak
Plone software libreko eduki kudeaketarako sistema malguenetako bat da; urte hauetan zehar proiektu oso ezberdinetan erabili dugu: administrazioarentzako atariak, enpresa eta erakundeentzat webgune publikoak, albistegiak, online dendak edota intranetak, besteak beste.
Plone 4 bertsioak hainbat abantaila eskaintzen ditu aurrekoekin alderatuz:
- Azkartasuna: Aurreko bertsioa baino %50 azkarragoa, merkatuko kode-irekiko eduki kudeaketarako sistema (CMS) azkarrenetakoa bilakatuz.
- Erabiltzeko erraztasuna: interfazeak garbitu egin dira, erabiltzeko intuitiboagoak bilakatuz. Bestalde, bertsio berriak HTML editore berria dakar (TinyMCE).
- Bilaketa eta indexazio hobekuntzak.
- Erabiltzaileen esperientzia pertsonalizatzeko aukera gehiago.
- Fitxategi handiak kudeatzeko hobekuntzak.
Bertsio berri honen ezaugarri eta abantaila guztiak ezagutzeko sartu Ploneren webgunean bertan.
Plone 4 erabiliz egindako beste proiektu batzuk
Codesyntax.com webgunea bera Plone 4 adibide bat da, baina gure webgunea ez da Plone 4 erabiliz garatzen dugun lehena. Besteak beste ondorengo lan hauek publikoak dira jada:
- Mondragon Unibertsitatea
- Bilbao Kirolak
- TuLankide
- Ekogunea
- Aretxabaletako udala
- Ametx
- eta aurki aterako diren beste dozena erdi proiektu.
Malagako Libre Software World Conference
Hemen duzue Eneko Astigarraga CodeSyntax-eko kudeatzaileak Malagan urrian Libre Software World Conference-en Plone 4-ri buruz emandako hitzaldian erabilitako materiala: