Plone 2009 Konferentzia Budapesten
2009/10/30
Plone CMS ezagunaren inguruko urteroko konferentzia garrantzitsuenetakoa da egunotan Budapesten. Codesyntaxeko Mikel Larreategi bertan da, azken berrikuntzak ezagutzeko eta Ploneren etorkizunaz eztabaidatzeko.
CMS (Content Management System) edo edukiak kudeatzeko sistema bat da Plone, munduan milaka garatzaile dituen Zopen oinarrituta dagoena. Kode irekian oinarritutako garapena da, Pynthon erabiliz.
Software libreko CMS garrantzitsuenetakoa da Plone webguneak egiteko: atariak, web korporatiboak, albistegiak, extranet zein intranet zerbitzariak, argitalpen-sistemak, dokumentu-biltegiak, kolaboraziorako erraminta (Groupware), sareko merkataritza (E-commerce), ...
Jardunaldi hauen jarraipena egiteko:
- Twitter tag-a: #ploneconf2009
- Flickr: ploneconf2009
- Live streaming-ak