OSOR Municipalities Community Workshop delakoan
2008/11/19
Bruselas-en egin den OSOR Municipalities Community Workshop delakoan parte hartu genuen joan zen ostegunean.
Azaroaren 14an CodeSyntax-eko Mikel Larreategi egon zen Bruselasen OSOR (Open Source Observatory and Repository) ekimenetik antolatutako OSOR Municipalities Community Workshop-ean.
Jakina den bezala, CodeSyntax PloneGov - Udalplone ekimenean parte hartzen du eta Plone-rekin egindako 30 udal webgune korporatibo baino gehiagotan hartutako eskarmentua eta e-administraziorako software librean oinarritutako PloneGov soluzioa elkartrukatu genuen beste proiektu europar batzuekin.
Azken finean, PloneGov-en atzean dagoen idea OSOR-ek duen ideiarekin bat dator: software libreak, kasu honetan Plonek, ematen dituen abantailak aprobetxatu eta elkar lanaren bitartez bideratu administrazioarentzat egindako aplikazioak elkartrukatu eta ber-erabiltzeko. Izan ere PloneGov eta OSOR Plone-ren gainean eginak daude
Szabolcs Szekacs-ek, IDABC (Interoperable Delivery of European eGovernment Services to public Administrations, Businesses and Citizens) programako arduradunetariko bat, eman zion hasiera jardunaldiari eta ondoren honako gaiak jorratu ziren:
- PloneGov experiences in community building for Municipalities
- Regional eDemocracy. From Unox1 to Partecipa.net
- GIS community and Municipalities (Open Geospatial Consortium)
- FLOSS communities in Municipalities – City of Munich, City of Schaebischhall, City of Boeblingen, Commune of Grosseto, City of Vienna)
- Another IDABC community – “SEMIC.eu”(Aldo Laudi – IDABC) Parece ser que presentan una nueva comunidad relacionada con la semantica: semic.eu.
- The importance of community – “Learning the lessons from APLAWS” (City of Camden)
- How can the OSOR help the Municipalities’ Community?
Mikel Larreategiren kontakizunak CodeSyntax-eko tailerraren blogean