2016/03/04
International Open Data Hackathon delakoarekin batera, Open Data Hack Day Bilbao ospatu da Bilboko Auzo Factory Rekalden. Aurreko urteetan bezala, jardunaldi interesgarria.

Asteburu honetan Nazioarteko Open Data Day ospatzen da eta mundu mailako International Open Data Hackathon delakoa, baita ere. Testuinguru horretan Bilboko Auzo Factory Rekalden , Open Data Hack Day Bilbao egin da gaur.

Bertan Bilbao Open data ekimena azaldu dute CIMUBISA-tik, Bilbao Ekintzak azaldu du Rekaldeko zentroaren helburua software librea, open data eta, orokorrean, ekimen irekiekin bat egitea dela.

Deustuko Unibertsitatetik WeLive proiektu europarraren lehen pausoak azaldu dizkigute. Welive, "A new concept of public administration based on citizen co-created mobile urban services" bezala definitzen da eta we-Government + t-Government + l-Government + m-Government kontzeptuak uztartzen ditu.

Azkenik, Hackathonean, ideia lehiaketari ekin zaio. Emaitzak jardunaldiaren wikian daude.

Egunaren agenda osoa, hauxe:

  • 09:30 - Jardunaldiaren Aurkezpena

  • 09:45 - Auzofactory Rekalde ekimenaren aurkezpena. (Roberto , Bilbao Ekintza)

  • 10:00 - Ideia lehiaketaren aurkezpena

  • 10:15 - Open Data Bilbao (Josu)

  • 11:00 - Break

  • 11:15 - WeLive proiektuaren aurkezpena (Diego Ipiña)

  • 11:45 - Datu irekien berrerabilpenari sarrera. (Unai Aguilera)

  • 12:45 - Ideia lehiaketaren hasiera

  • 13:30 - Bazkaria

  • 14:30 - Ideia lehiaketa

  • 17:00 - Ideien aurkezpena

  • 17:30 - Eztabaidak.

  • 18:00 - Sari banaketa

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek