2004/06/16
Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala. Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan.

Proiektuaren helburu nagusia katalogazio ajentea librea ikertu, diseinatu eta martxan ipintzea da. Batez ere erabiltzaile eta sortzaile komunitateei edukien sorkuntza, eguneraketa eta kontsumo elkarlana bideratzeko zuzenduta dago, elkartrukaketarako protokolo eta katalogo irekien bitartez (Open Archives ).

Jardunaldiaren egitaraua honako hau da:

  • Jardunaldiaren aurkezpena. Joseba Abaitua eta Luis Fernandez. 10:00etan.
  • OIA ekimenaren aurkezoena eta OAC proiektuaren aurrerapenak. Garikoitz Etxeberria. 10:10etan.
  • Kafea: 11:15etan
  • Proiektuari buruzko eztabaida irekia 11:35etan.
  • Jardunaldiaren amaiera 12:30etan.

Informazio gehiago hemen

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek