2011/06/20
Urteroko elkargune interesgarria da Nonick, Interneteko aktualitateaz Euskal Herrian egiten den nazioarteko biltzarra, eta CodeSyntax aurten ere bertan izan da. Aurtengo edizioaren gaia izan da mugikorra, 'mobile' mundua, eta zinez interesgarria iruditu zaigu.

Joan den asteburuan izan zen Nonick biltzarra Bilboko Eitb-ren egoitzan.

Nonick 2011

Gaia mugikorrerako Internet aplikazioak izan zen, eta gauza interesgarriak ikusi genituen. Horien artean, Taksiko, Serbian sortutako aplikazio bat, zeinak Startup 2.0 lehiaketa irabazi zuen.

Keynote edo agerpenetan, berriz, nik hauek nabarmenduko nituzke:

Tristan Nitot (Mozilla Europa erakundekoa)

Mahaigaineko ordenagailurako garatzea zaila da, SE (sistema eragile) aniz, hainbat garapen tresna, API asko... Baina mugikorretarako aplikazioak garatzea ara zailagoa da: SE, gailu eta API asko, eta appstore ugari ere bai.

Arrazoi horiengatik, web edo amarauna da aukeratu beharreko plataforma: app bat egin web-erako, eta makina guztietan ikusiko da, eta erabiltzaileengana iristea errazagoa da.

Appstore edo app dendak vs webguneak: app dendetan aurkikuntza eta monetizazioa errazten da, baina ez dute sarearen irekitasuna.

Arrazoiak batuz gero: web sarea da bidea.

Jed Alpert (CEO MobileCommons):

Erabiltzailearen ekintza, erreakzio edo interakzio bakoitzak adierazten dizu zerbait.

Pertsona batekin hitz egiteko modurik onena da hari entzutea.

Brad Cohen (estrategia zuzendaria, Jess3.com):

Zenbat eta handiagoa den zure komunitatea, orduan eta azkarrago hazten ahal da.

Ez bazabiltza komunitateak eraikitzen, mundua urruntzen ari zaizu.

Kalitatezko edukia sortua, kalitatezko produktuak erabili.

Zure komunitatearentzako egokia den objektu soziala sortu.

Sarbiderako oztoporik ahalik eta gutxien ezarri, eta partekatzea ahal bezainbeste sustatu.

Erabiltzaileari itzultzeko arrazoiak eman, edo era jarraituan elkarreragin harekin.

Russel Buckley:

Mugikorrak egingo dio PC-ari, PC-ak egin ziena mainframe ordenagailuei.

Mugikorretako publizitatearen garaoena: SMS-etatik, bideo-iragarkietara, edo hedatutako errealitatean txertatutako publizitatera.

Jason Titus (Shazam entertainment):

Shazam da app merkatuan gehien jaitsi diren aplikazioetan 4.ena. 130 milioi erabiltzaile orain, astero 1.2 milioi gehituz.

Shazam-en 2 mila milioi kantu dituzte etiketatuta, eta lau milioi etikatzen dira egunero.

Laster ikusiko den garapena: kantuen hitzak aldi berean.

Mugikorra izango telebista interaktiborako plataforma.

Nonick: Alex Powell

Hemen ikus ditzakezu biltzarreko tuitak, baita Umap-ek euskaraz detektaturikoak ere.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek