Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
CodeSyntax-en asko gara mendia, ibilaldiak eta oro har natur-jarduerak maite ditugunak. Horregatik, gogoz lan egiten dugu Geoparkeko Bira bezalako proiektuetan, mota honetako informazio-materialen kontsumitzaile handiak baikara.
Geoparkeko Bira
Euskal Kostaldeko Geoparkeak mendi-ibilera zirkular bat prestatu du 54 km-koa, 3 etapatan banatuta, eta informazio hau Geoparkearen webgunean erakutsi behar zen. Hauek dira gure gakoak mota honetako proiektuetan:
- Diseinu moldagarria edo sakelako telefonoetarako egokitua (ezinbestean!)
- Iraupena, distantzia eta desnibel metatuari buruzko datu-koadro argiak.
- Natur jardueretarako oinarrizko mapa espezifikoetan ibilbideak erakustea, sestra-kurbak, iturriak, orografia, bidexka txikienak etab. erakusten dituztenak. Horretarako funtsezkoak dira OpenStreetMap-en oinarritutako mapak, kasu honetan erabili dugun OpenTopoMap bezalakoak.
- Etapen profil grafikoak, etapak dituen igoera eta jeitsierekin.
- Konexiorik gabeko erabilerarako track-ak deskargatzeko aukera (gure app gogokoena Organic Maps da, bide batez) KML eta GPX formatuetan. Kontuan hartu behar da ibilbideko puntu askotan ez dela sakelako konektibitate izango.
Gehigarri bat: QR kodeak
Kasu honetan, Geoparketik ibilbideko puntu jakin batzuk webguneko informazioarekin lotzeko eskatu ziguten, QR kodeen bidez, informazio-karteletetan, totemetan, etab. jartzeko. Horrela, ibilbideko puntu jakin batera iritsitakoan QR kodea irakurri eta hurrengo urratsak osatzeko informazio zehatza lortu ahal izango dugu.
Puntu bakoitzak QR kodearekin lotutako orri bat du, hau bezalakoa, eta noski, QR kodeak Google Analytics-ekin konektatuta ditugu, puntu bakoitzaren arrakasta jarraitu ahal izateko.
Ziur aski lagunduko zaitugu zure mendi-ibileren informazioa web-ingurune batean erakusten. Jarri gurekin harremanetan