2012/05/11
EBEuskadi jardunaldia izango da Bilbon bihar larunbatez, goiburu honekin: Web Soziala, produktua ala zerbitzua? Bertan izango naiz eguerdian, CodeSyntax-en izenean, euskaraz egingo den mahainguru batean. Neurekin izango da Akting Ingeniaritzako Nagore Guarretxena, eta moderatzaile izango dugu Joxe Aranzabal HUHEZIko irakaslea. "Negozio digitala euskaraz", hori izango da gure gaia. Doan da jardunaldia eta oraindik bada lekurik, eman izena interesa baduzu.

Espainian egiten den Interneteko urteroko biltzar inportanteenak, EBEk, ekimen bat hasi zuen iaz, bilkurak hiriz hiri antolatzekoa, EBECiudades esaten diote horri, eta Sevillan duela sei urte martxan jarritako EBE jardunaldiak ezagutzera ematea du xede. Aurten, Bilbon da hitzordua: maiatzaren 12an egingo da EBEuskadi ekitaldia (informazioa gazteleraz eta euskaraz). Interneten egunero sortzen denaz sakontzea eta informazioa partekatzea da jardunaldi hauen egitekoa. Berrikuntzek eta aurrerapen teknologikoek gure egunerokoan duten eraginaz hitz egitearen garrantzia nabarmendu nahi da.

EITBk Bilbon duen egoitzan (Multibox aretoan) izango da ekitaldia, goizeko 10:00etatik 20:00etara, Web Soziala, produktua ala zerbitzua?’ izenburupean. Zazpi adituren hitzaldiek osatuko dute eguneko egitaraua. Web sozialaren gaurko eta etorkizuneko joerez arituko dira. Entzuleen parte-hartzea bilatuko dute hizlariek eta horretara egokitutako azalpenak eskainiko dituzte.

Ekitaldia doakoa da, baina 400 lagunentzako lekua dago bakarrik. Izena emateko sartu hona.

Egitarua eta hizlariak

09:45 – 10:00 Inaugurazioa

10:00 – 10:30 Irekiera hitzaldia: Xabier Uribe-Etxebarria, Start-up baten arrakastaren gakoak.

10:30 - 11:00: David Sifry (@dsifry), Technoratiren sortzailea.

11:00 – 11:30 Kafea

11:30 – 12:10 Hitzaldia: Sare sozialak eta marken mugak. Hizlaria: Felipe Romero.

12:10 – 12:15 Blogeu, Asociación de Bloggers Vascos aurkeztuko du Mikel Agirregabiriak.

12:15 – 13:45 Diana Gonzalez Edentitykoak Web ekimen berrien aurkezpena gidatuko du, honako proiektuekin: Dada Company, Dokkus, MeTheOne, Socialitas, Workmunity, eta Guggenheim museoaren webgune berria izango da, Novisline-ren eskutik.

13:15 – 14:00 Mahai-ingurua: Negozio digitala euskaraz. Partaideak: Luistxo Fernandez, CodeSyntax eta Nagore Guarretxena, Akting. Moderatzailea: Joxe Aranzabal, Mondragon Unibertsitatea)

14:00 – 16:30 Atsedena

16:30 – 17:15 Hitzaldia: “La Noria kasua; sare sozialen arrakasta”. Hizlaria: Pablo Herreros. Moderatzailea: Susana Alosete (@chicadelatele)

17:15 – 17:45 Kafea

17:45 – 18:45 Hitzaldia: “Sozial media eta erakunde handiak”. Hizlariak: Carlos Chaguaceda (@CocaCola_es) eta Ainara Zarraga. Moderatzailea: Mikel Uriguen.

18:45 – 19:30 Itxiera hitzalda Jose A. Perezen eskutik (@Mimesacojea).

Jardunaldiaren aurkezlea, Lontzo Sainz, Eitb.com-eko networking arduraduna. Twitter gakoa: #EBEuskadi . Ekitaldia streaming bidez emango du Eitb.com-ek eta CodeSyntax-ek prestaturiko Txio moduloa ere martxan egongo da.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek