myULMA, ULMA Packaging-en bezeroentzako extraneta
Enpresek euren bezeroen datu historiko asko izan ohi dituzte. Datu hauek ERP edota kudeaketa tresnetan gordeta egon ohi dira baina ez dira bezeroak erabiltzeko egokiak izaten. Bezeroari ERPra sarbide erraz eta azkar bat emateko beste bide bat landu dugu: myULMA atarian ULMA Packaging-en bezero bakoitzak bere datuetara sartzeko aukera izango du. Proiektu honetan garrantzi handia izan du erabilgarritasunak eta diseinuak, ERP industrial baten konplexutasuna modu zuzen eta azkar batean erakusteko modua zaindu bait dugu.
Tresna berri honekin ULMA Packaging-ek lagundu nahi die bere bezeroei euren eraginkortasuna hobetzen, eta bere makinen mantentze-lanen plangintza eta kudeaketa hobetzen.
Horretarako, hainbat zerbitzu eskaintzen die bezeroei:
- Kudeaketa orokorreko aukerak: ordezko piezen bilaketa eta eskaerak, aurreko eskaeren datuak, aurrekontuak, interbentzioak eta abar.
- Makinen funtzionamenduaren jarraipena (UPC kontrola), analisia, online eta offline, egiteko aukera, modu bisual eta argian.
Hau dena ezaugarri hauekin:
- Sistema erabilterraza eta informazio eguneratuarekin
- Segurtasunaren bermea. ERP-aren gainean aukera jakin batzuk bakarrik eskainita
- Bezero bakoitzean pertsona desberdinek kudeatzeko modukoa
- Telefono eta tablet-etara moldatutakoa
- Beste elementu batzuekin lotzeko prest dagoen ingurunea (garraio enpresen informazioa, beste UPC kontrol sistema batzuk)