2021/04/28
Apirilaren 28an, World Plone Day da, Munduko Plone Eguna. Webguneak egiteko edukia kudeatzeko sistema edo CMS bat (Content Management System) indartsu bat da Plone, Python programazio lengoaian oinarritua. CodeSyntaxen webgune hau bera Plonerekin egina dago. Gure ekarpena egun honetan, arratsaldeko 16.00etan gauzatuko da... Mundu osoko hainbat garatzaileren beste hainbat hizkuntzatan Ploneren ezaugarriak ari dira streaming global batean ematen, eta 16.00etan euskarazko gure bideoaren txanda da, ingelesezko azpidatziekin. (ordua pasatuta klikatzen baduzu hemen, lasai, bideoa gordea geratuko da).

Ploneren bertuteak, adibideak edo dena delakoak azalduz, streaming etengabean ari dira bideo horiek ematen Ploneren Youtube kanalean, eta arratsaldeko 16.00etan geurearen txanda da. Plone euskaraz azalduta, ingelesezko azpidatziekin.

Hemen itsatsita Luistxo Fernandezen lokuzioarekin bideoa. Ez da zuzeneko bat, baina 16.00etan jarriko dute martxan. Ondoren irakurtzen baduzu hor, bideoa bertan geratuko da.

CodeSyntax webgunea bera Plone dugu, eta gure bezero askorenak ere bai. Ez da webguneak egiteko darabilgun teknologia bakarra (Wordpress eta Django ere erabiltzen ditugu, azken hau Python bidezko ezaugarri bereziko proiektuak egiteko), baina edukia kudeatzeko premia duen erakundearentzat, albiste, produktu katalogoak eta edukiak oro har aurkezteko tresna indartsua da. Bereziki, hizkuntza anitzetan egiteko hori.

Zenbait bezero aipatzen dira bideoan, baina ez dira Plonerekin geurekin webgunea egiteko konfiantza izan duten bakarrak... Denekin ondo geratzea zaila eta, positiboki, aipa dezagun hemen bezero bat adibiderako: Ulma Packaging. Webgune azpiegitura bat, nazioarteko hainbat bertsio dituena, eta CMS bat bakarra, guztiak modu efektibo batean kudeatzeko, euskarazko bertsioa, hala Brasilgoa zein Errusiakoa...

Eta kudeatzeko orduan ere euskaraz beste hizkuntzetan bezala, jakina:

Bideoaren amaieran iragarpen bat: geure ingeniarietako batek, Mikel Larreategik, gonbidapena jaso du Plone erakundearen bere i18n taldearen koordinatzaile bilakatzeko. i18n edo Internazionalizazioa, softwarea hizkuntza anitzetarako gaitzeko ingenieritza, puntu indartsua da Plonerena, eta alor horretan egin ditugun ekarpenak, euskaraz webguneak sortzeko premiatik eta gogotik Plone aberasteko egin ditugun proposamenak balekoak izan direla erakusten du ahaleginak. Software libreko proiektu handi batean, Plonen, internazionalizazioa ingenieri euskaldun baten zuzendaritzapean aurrerantzean. Zorionak guri :-)

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek