Mondragon Unibertsitatearen webgune berria
2011/01/11
Azken hilabeteetan Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aditu lan-talde batekin elkarlanean jardun dugu unibertsitatearen webgune berria garatzeko.
Gabonen bueltan plazaratu zen Mondragon Unibertsitatearen webgune berria hainbat hilabetez gogor lan egin ostean. Hona hemen webgunea eta proiektuaren zenbait ezaugarri:
- Mondragon.edu-ren aurreko bertsioa 2006ko hasieran jarri genuen martxan, ia 5 urte egin ditu webgunearen bertsio horrek beraz.
- Irisgarritasunerako prest dago: tekla azkarrak, testuaren tamaina moldatzeko aukera, HTML irisgarria..
- 15.000 inguru eduki elementu (orri, argazki, fitxategi, albiste...)
- 50 erabiltzaile editore aktibo. Ez dago webmaster dedikaturik.
- 3 fakultateen azpiwebguneak + 8 atari berezitu
- Wordpress-ekin integrazioa blog komunitatea egiteko
- Twitter eta Facebook-ekin lotura
Plone 4 erabili dugu webgunea egiteko:
- Plone 3 baino %50 azkarragoa da orokorrean. Merkatuko software libreko CMS azkarrenetakoa da Plone.
- Erabilterraza. Interfazea garbitu eta errefinatu da eta kudeatzeko oso erraza da. Gainera HTML editore berria dakar (TinyMCE).
- Instalatu eta eguneratzeko oso erraza. Defektuzko konfigurazioarekin 10 minututan jarri daiteke martxan.
Eguneraketa:
Mondragon Unibertsitatearen MU Telebistan webgune berriaren inguruko erreportajea prestatu dute: