2024/08/01
Hauek dira uztaileko 5 irabazleak. Mendiak-eko kamiseta bana irabazi dute.

Orain dela aste batzuk jakinarazi genuen bezala, Mendiak proiektuan kamisetak atera ditugu eta hilero-hilero, ekainean hasi eta azarora arte, bosna kamiseta banatuko ditugu Mendiak APPa erabiltzen duten mendizaleen artean.

Kamiseta batzuk lehiaketa bidez emango ditugu eta beste batzuk zozketa bidez. Parte hartzeko mendi bat igo beharko da, gutxienez, hilabete horretan, GPS bidez markatuta, Mendiak-era. Araudian zehaztu dugu mendizale bakoitzak sari bakarra irabazi ahalko duela eta, beraz, aurreko hileren batean irabazi zutenek ez dute parte hartu hilabete honetako sariketan (ikus baldintzak eta informazio zabalagoa ekainean argitaratu genuen albistean).

Hauexek izan dira azken hilean kategoria bakoitzean izan diren 5 irabazleak:

  • Lurralde batean igoera gehien egin dituen mendizalea (Bizkaian): Ibon Saittu (Bizkaiko 32 mendi desberdin igo ditu)
  • Euskal Herrian mendi desberdin gehien igo dituen mendizalea: Jesus Bengoetxea (Euskal Herriko 56 mendi desberdin igo ditu)
  • Igoera zertifikaturen bat markatu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Nuria Dominguez
  • Dominaren bat lortu dute mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Laura Sastre
  • Argazkirik politena: Eñaut Bengoa (Som Coi mendian ateratako argazki batekin)

Gogoratu abuztuan zehar beste 5 kamiseta banatuko ditugula. Kamisetetako bat Gipuzkoako mendi desberdin gehien igo dituen mendizaleari emango zaio (azken 2 hilabeteetan Araba eta Bizkaia izan dira; hurrengo bietan Ipar Euskal Herria eta Nafarroa Garaia).

Bukatzeko, hauexek hilabete honetako 5 argazki finalistak. Zaila izan da uztaileko argazki finalistak eta irabazlea aukeratzea, argazki eder mordoxka gehitu direlako Mendiak Aplikaziora azken hilean zehar.

Eskerrik asko guztioi!

IRABAZLEA: E. Bengoa (Som Coi)

 

S. Andrade (Aizkorri)

 

J. Perales (Urko)

 

J. Uria (Auñamendi)

 

J. Oiartzun (Larrunarri/Txindoki)

 

Kamisetak salgai

Gogoratu kamisetak salgai ere badituzuela, hemen informazioa.

Mendiak APP kamisetak unboxing (07)

Mendiak APP kamisetak unboxing (04)

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek