2024/10/03
Hauek dira iraileko 5 irabazleak. Mendiak-eko kamiseta bana irabazi dute.

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Mendiak proiektuan kamisetak atera ditugu eta hilero-hilero, ekainean hasi eta azarora arte, bosna kamiseta banatuko ditugu Mendiak APPa erabiltzen duten mendizaleen artean (ikus hemen ekaineko, uztaileko eta abuztuko irabazleak).

Kamiseta batzuk lehiaketa bidez emango ditugu eta beste batzuk zozketa bidez. Parte hartzeko mendi bat igo beharko da, gutxienez, hilabete horretan, GPS bidez markatuta, Mendiak-era. Araudian zehaztu dugu mendizale bakoitzak sari bakarra irabazi ahalko duela (ikus baldintzak eta informazio zabalagoa ekainean argitaratu genuen albistean).

Hauexek izan dira irailean kategoria bakoitzean izan ditugun 5 irabazleak (gogoratu aurreko hileetako irabazleek ez dutela parte iraileko sariketan):

  • Lurralde batean mendi gehien igo dituen mendizalea (Ipar Euskal Herrian): Ihintz Linazisoro
  • Euskal Herrian mendi desberdin gehien igo dituen mendizalea: Ainhoa Oiartzabal
  • Igoera zertifikaturen bat markatu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Alberto Lahidalga
  • Dominaren bat lortu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Irati Mugerza
  • Argazkirik politena: Dra. Garrapata (Errialtabason ateratako argazkiarengatik)

Hauexek dira hile honetako 4 argazki finalistak.

 

Mendiak kamiseta - Iraileko argazki politena (01)

Dra. Garrapata (Errialtabaso)

 

Mendiak kamiseta - Iraileko argazki politena (02)

M. Eletxigerra (Hiru Erregeen Mahaia)

 

Mendiak kamiseta - Iraileko argazki politena (03)

J. O. I.  (Asalditta)

 

Mendiak kamiseta - Iraileko argazki politena (04)

U. Elustondo (Zabalaitz)

 

Kamisetak salgai

Gogoratu kamisetak salgai ere badituzuela, hemen informazioa.

Mendiak APP kamisetak unboxing (02)

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek