2024/07/17
Hauek dira ekaineko 5 irabazleak. Mendiak-eko kamiseta bana irabazi dute.

Duela gutxi iragarri genuen moduan, Mendiak proiektuan mendiko kamiseta politak atera ditugu eta hilero-hilero, ekainean hasi eta azarora arte, bosna kamiseta banatuko ditugu Mendiak APPa erabiltzen duten mendizaleen artean.

Kamiseta batzuk lehiaketa bidez emango ditugu eta beste batzuk zozketa bidez. Parte hartzeko mendi bat igo beharko da, gutxienez, hilabete horretan, GPS bidez markatuta, Mendiak-era. Araudian zehaztu dugu mendizale bakoitzak sari bakarra irabazi ahalko duela (ikus baldintzak eta informazio zabalagoa ekainean argitaratu genuen albistean).

Hauexek izan dira ekainean kategoria bakoitzean izan diren 5 irabazleak:

  • Lurralde batean igoera gehien egin dituen mendizalea (Araban): Iñaki Larrakoetxea
  • Euskal Herrian mendi desberdin gehien igo dituen mendizalea: Faty Groselli
  • Igoera zertifikaturen bat markatu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Arrate Irusta
  • Dominaren bat lortu dute mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Mikel Olabarria
  • Argazkirik politena: Laura Etxebarria (Saitzeko puntan ateratako argazki batekin)

Hauexek dira ekaineko 3 argazki finalistak.

Mendiak kamiseta - Ekaineko argazki politena (01)

L. Etxebarria (Saitzen puntie)

Mendiak kamiseta - Ekaineko argazki politena (02)

J. Arrietabaso (Larrondo)

Mendiak kamiseta - Ekaineko argazki politena (03)

J. Perales (Urko)

 

Kamisetak salgai

Gogoratu kamisetak salgai ere badituzuela, hemen informazioa.

Mendiak APP kamisetak unboxing (02)

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek