2024/09/05
Hauek dira abuztuko 5 irabazleak. Mendiak-eko kamiseta bana irabazi dute.

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Mendiak proiektuan kamisetak atera ditugu eta hilero-hilero, ekainean hasi eta azarora arte, bosna kamiseta banatuko ditugu Mendiak APPa erabiltzen duten mendizaleen artean (ikus hemen ekaineko eta uztaileko irabazleak).

Kamiseta batzuk lehiaketa bidez emango ditugu eta beste batzuk zozketa bidez. Parte hartzeko mendi bat igo beharko da, gutxienez, hilabete horretan, GPS bidez markatuta, Mendiak-era. Araudian zehaztu dugu mendizale bakoitzak sari bakarra irabazi ahalko duela (ikus baldintzak eta informazio zabalagoa ekainean argitaratu genuen albistean).

Hauexek izan dira abuztuan kategoria bakoitzean izan ditugun 5 irabazleak:

  • Lurralde batean mendi gehien igo dituen mendizalea (Gipuzkoan): Degotablet Szenio
  • Euskal Herrian mendi desberdin gehien igo dituen mendizalea: Javi Atxa
  • Igoera zertifikaturen bat markatu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Aitziber Urkola
  • Dominaren bat lortu duten mendizaleen arteko zozketan irabazlea: Maria Balsa
  • Argazkirik politena: Eneko Dieguez (Acherito puntan ateratako argazkiarengatik)

Hauexek dira abuztuko 4 argazki finalistak.

Mendiak kamiseta - Abuztuko argazki politena (01)

E. Dieguez (Sobarcal)

Mendiak kamiseta - Abuztuko argazki politena (03)

A. Larrañaga (Sañoa)

Mendiak kamiseta - Abuztuko argazki politena (04)

E. Bengoa (Sobarcal)

Mendiak kamiseta - Abuztuko argazki politena (02)

U. Soto (Lazkua)

Kamisetak salgai

Gogoratu kamisetak salgai ere badituzuela, hemen informazioa.

Mendiak APP kamisetak unboxing (02)

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek