2018/12/21
Mendiak aplikazioa da CodeSyntaxen garatu dugun APP arrakastatsuena, 13.000 deskargatik gora izan ditu eta astero hainbat mendi-igoera markatzen dituzte erabiltzaileek. 2016an publikatu genuenetik hobekuntzak egiten jarraitu dugu etenik gabe. 2018 amaieran bertsio berria kargatu dugu eta zenbait funtzionalitate berri gehitu dizkiogu.

Euskal mendizaleei euskarazko produktu arin eta erabilgarri bat eskaintzeko helburuarekin sortu genuen 2016 bukaeran Mendiak APPa.  Harrezkero ere hobekuntzak eta erreminta berriak gehitu izan dizkiogu. Une honetan azken bertsioa garatzen ari gara, berrikuntza zenbaitekin.

Mendiak doako aplikazioa da, euskara hutsean dago, eta Android zein Apple gailuentzat dago eskuragarri.

Aurtengo lanen helburu nagusia izan da aplikazioaren alderdi soziala indartzea, eta horretan jardun izan gara azken hilabeteotako garapenetan. Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren HPS sailaren diru-laguntza jaso du.

Besteak beste, hauxek ditu Mendiak APParen bertsio berriak:

  • Erabiltzaileen orrialde berria. Profilean datu gehiago azaltzen dira, estatistika pertsonalizatuak aurkituko digutu, eta abar.
  • Erronkak edo dominak. Mendiak igo ahal, gainditu erronkak eta lortu dominak. Erremintaren alderdi ludikoa indartu nahi izan dugu honekin, baina familiako txikienen mendizaletasuna handitu ere.
  • Atsegiteak eta alderdi soziala. Beste mendizaleen igoerei "atsegin dut" emateko aukera, partekatzeak erraztu eta antzeko garapenak.
  • Mendilerroen araberako bistak eta bilaketak.
  • Eduki gehiago ere gehitu dugu. Besteak beste, ia 800 mendi gehitu ditugu datu-basera eta 2.000 menditik gora aurkituko ditugu aplikazioan. Mendi garrantzitsuenetan igoeren Trackak ere hasi gara kargatzen.

Datozen hilabeteetan ere etorriko da berrikuntza gehiagorik! Adi egon, mendizale!

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek