2009/02/10
Blogak eta sare sozialak hedatzen ari dira eta ondorioz eragin handiagoa daukate merkatuan. Zenbait enpresa horretaz jabetu dira eta blogarien arreta bereganatu nahian dabiltza.

Duela aste pare bat jarraitzen dudan blog batean artikulu bat irakurri nuen esanaz sei ardo botila oparitzen zituela Toledoko Vihucas bodegak baldin eta norberaren blogean artikulu bat idazten bagenuen lotura eginez bodegaren webgunera (hauxe egiten zuten lehen bost pertsonei emango zieten ardo botila kaxa). Iritsi zaizkigu jada ardo botilak eta etxean probatu dugu; ez dudanez ardoaz ezer ulertzen ezin azalpen teknikorik eman, baina, ardoa, ona dago.

Vihucas ardoa

Enpresa horrek hainbat lotura edo link lortu ditu (hau ona da bilatzaileetan ondo kokatzeko) nahiko era merkean eta upategia ezagutzera eman du artikuluetako edozein irakurri dutenen artean.

Blogekin egiten den marketinaren ardatza horixe da, blogarien arreta lortzea beraien blogean enpresa aipatu dezaten. Baina aipamen hauek ez dituzte hutsaren truke egiten. Dirua garrantzitsua izan badaiteke ere, are eta garrantzitsuagoa da enpresak bere merkatuarekin hitz egiteko jarrera baikorra izatea.

Vihucas ardoa

Badira beste hainbat marketin adibide enpresak eta blogariak batzen dituena, adibidez Vodafone egiten ari den Ezinezko post-a (El post imposible).

Zenbaitentzat honek blogen funtsa urratzen du eta blogariek "beraien arima" saldu egiten dute. Hala ere, gogoan izan beharra dago blogari gehienak amateurrak direla eta kontuan izateak, garrantzitsu sentitzeak, asebetetzen dituela.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek