Mantendu zure web aplikazioak eguneratuta
Joan zen astean argitaratu zen, esaterako WordPress plataformaren 4.2 bertsioa (gainera, hasiera-hasieratik euskaraz dago). Egun berean 4.1.1 bertsioa ere eguneratu zen 4.1.2 bertsiora. Astelehenean segurtasun arazo bat aurkitu eta 4.2.1 eta 4.1.3 bertsioak argitaratu zituzten. Ikusi, adibidez, WordPressen segurtasun eguneraketa guztiak.
Horrelako eguneraketen gainean informazioa izatea oinarri-oinarrizkoa dela uste dugu, alde batetik segurtasun arazoak sahiesteko eta bestetik aplikazioen azken bertsioekin lan egiteko.
Iraganean behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu behar den garaian eguneraketa ez egiteagatik aplikazioak zaharkituta geratu eta eguneraketa egin behar zen garaian, berau egiteko beharrezko denbora asko handitu eta aurrekontuak asko igotzea.
Horregatik oso garrantzisua izaten da guretzat, erabiltzen ditugun plataformak erabiltzen ditugula, garapenerako praktika onak eta komunitateak bultzatutako moduak erabiltzea, horrela eguneraketa egitea botoi bat sakatzeko kontua izan dadin. Horrela eguneratu ditugu azken aldian gure hainbat bezeroren WordPress plataformak edo Plone aplikazioak. Oinarrizko kode eta plantiletan zenbat eta gauza gutxiago ukitu, egindako garapenak zenbat eta orokorragoak izan, hainbat eta errazagoak dira eguneraketak, guztia helburu bakarrarekin: etorkizuneko arazoak ekiditea.
Zure aplikazioak eguneratuta mantentzeko laguntza behar baduzu, jarri kontaktuan gurekin.