2011/03/28
Kilometroak 2011 Azpeitian izango direnez, Azpeitiko Ikasberri ikastolak mahai-inguruak antolatu aste honetarako, motorrak berotzeko beste hainbat kultur jardueren artean. 'Herriak euskaraz: klik!' lelopean egingo dituzte solasaldiak. Lehen hitzaldian gaia teknologikoa da, eta bertan hizlari izango da CodeSyntaxeko ingeniari azpeitiarra, Josu Azpillaga.

Hitzaldi sorta honen lehen saioa asteartean izango da, martxoak 29 Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean 19:00etan eta zera izango da hizpidea: Teknologia eta sarea: euskara, gazteak eta hezkuntza.

Sare sozialez, bideo jokoez eta, oro har, teknologiaz hitz egingo dute:

  • Iratxe Esnaola (Deustuko Unibertsitateko informatika ingeniaria),
  • Josu Azpillaga (CodeSyntaxeko ingeniaria)
  • Joxi Imaz (Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa)
  • Oihan Odriozola (Ikastolen Elkarteko informatika ingeniaria).
  • Moderatzaile, Garbiñe Bereziartua (Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariak).

Gainerako hitzaldiez jakiteko, hemen informazio gehiago.



Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek