LIBRECON 2022 ekitaldi arrakastatsuaren laburpena
CodeSyntax LibreCon 2022 konferentzian
LIBRECON 2022ren bi jardunaldietan 70 jarduera baino gehiago egin dira, hainbat gunetan banatuta: Inspiration Space, Open Space, expo edo erakusketa-gunea, Tech Space, Demo Space eta Talent Space. Horietan, guztira, 75 hizlarik baino gehiagok hartu dute parte, eta CodeSyntax oso presente egon da bertan.
OSAKamp, Open Source Akademy,
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin finantzatutako proiektua da, eta bootcamp-a softwarearen garapenaren munduan hasi nahi duen orori irekita dago. Asmoa da enplegagarritasun txikiko sektoreetan lan egiten duten pertsonek beren lan-bizitzari bira bat ematea.
BAT - B Accelerator Tower-en(Torre Bizkaia) ebentoa eta Librecon 2022 sariak
Asteazken arratsaldean, Librecon ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen BAT, B Accelerator Tower-era eraman zen. Bertan, protagonismoa hartu zuten hainbat gaik, hala nola aldaketaren eragile gisa espazioek duten eraginari buruzko hausnarketek, Berrikuntza Irekiaren testuinguruan, Ikaskuntza ireki eta kolaboratiboaren erronka eta aukerek, eta teknologia kuantikoek industrian duten aplikagarritasunari buruzkoa izan zen azken eztabaida-mahaia. Guztira, ia hogei adituk parte hartu zutelarik BAT-eko ekitaldian.
Ekitaldiari amaiera emateko, LIBRECON 2022 sariak banatu ziren. Honako proiektu eta pertsona hauek izan ziren sarituak:
- LibreCon 2022-ko konferentzia tekniko onena: Isard VDI, Uni Eibar-Ermuarekin lankidetzan
- Open teknologiak eguneroko konponbideetara aplikatzeko arrakasta kasurik onena: Lookiero-ren datu-ekosisteman kode irekiaren papera
- Open teknologietan oinarritutako estrategia publiko onena: Quantum Ecosystem Estrategia, Bizkaiko Foru Aldundia buru duena
- Emakumea teknologien esparruan sartzeko ekimen onena: Innolab, LKSko Elena Zarragak ordezkatua
- Herritarrengan eragin handiena duen open teknologietan oinarritutako proiekturik onena: EJIE eta EJren DITC, NIK Patrika digitala/Cartera digital proiektuagatik
- Open teknologien sektorean eragin handiena duen enpresa: Cloudera
- ESLE sari berezia: Dani Armendariz, ESLEko lehen presidentea
Nuestro compañero Eneko Astigarraga gure lankideak Lookiero ekimenean VP of Data den Miguel Angel Veganzones-i eman zion saria, baina azpian duzu saritu guztien argazkia:
Librecon 2022 konferentzia ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldi bihurtu da sektore teknologikoan. CodeSyntax eta ESLE-TIK LIBRECONen aldeko apustua egin duten parte-hartzaile, hizlari, babesle, erakunde eta marka guztiei eskerrak ematea, eta Open teknologiek ekonomiari, gizarteari eta pertsonei egiten dieten kalitate-ekarpenaren ideia azpimarratzea, baino besterik ez zaigu geratzen
Hurrengo LIBRECON-erako gutxiago geratzen da!