2011/04/08
Beste hainbat erakunderekin batera, iaz sortutako Langune elkartearen bazkide da CodeSyntax. Pasa den martxoaren 15ean aurkeztu genuen webgunea, elkartearen Batzar Orokorrean.

2010an aurkeztu genuen Langune, Hizkuntzen Industriaren alorrean Euskal Herrian lanean dihardugun enpresak batzen gaituen elkartea. Irakaskuntza, hizkuntzen teknologia, itzulpengintza eta edukietan lanean dihardugun eragile talde bat da Langune, 2008an Gipuzkoa Berritzen - Innobasque plataformaren baitan talde baten bi urteko lanaren ondorio gisa sortua.

Eleaniztasunaren garrantzia pizten ari da globalizazioaren ondorioz, eta hortaz, aurreikuspen onak dituen sektore ekonomikoa da hizkuntzen industria.

CodeSyntax eta hizkuntzen industria

CodeSyntaxek bere sorreratik garatu dituen webguneek hainbat premisa izan dituzte: Internet bidez kudeatzeko errazak izatea, diseinua, irisgarriak izatea, bilatzaileetan ondo kokatzea, software librearen erabilpena, eta baita eduki eleanitzak lantzeko ongi prestatuak egotea.

Horrez gain, hizkuntzen teknologien alorrean CodeSyntaxek esperimentatu izan ditu zenbait proiektu. Adibidez Umap, Twitterren hizkuntza jakin baten jardun osoaren batzailea. Iazko urrian aurkeztu genuen euskaraz, azaroan katalanez eta aurtengo martxoan galesez. Baina azken urteotan hizkuntzen industrien inguruko ikerketa eta garapen proiektu gehiago ere egin izan ditugu.

Langune elkarteko kide da CodeSyntax, eta CodeSyntaxek diseinatu eta garatu du webgunea. Lehenengo hilabeteetarako eduki-ardura ere izango du. Albistegiak 5 gai ditu (irakaskuntza, itzulpengintza, edukiak, hizkuntzen teknologia eta albiste orokorrak) eta gai bakoitzeko albiste bana agertzen da portadan; baina albistegi honen berezitasunetako bat da 5 gai horietako albiste guztiak albistegi bakarrean batzen direla.

Webgunea garatzeko erabilitako erraminta Plone CMS librea izan da, zeinen garapenean CodeSyntax erreferente argi bilakatu den.

langunecom

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek