Lanean dihardugu zuretzat
Urtearen hasierarekin hasi ginen urratsak ematen lankide batzuek telelanean jardun zezaten zenbait egunez: ekipoak, lan-prozesuak, barne-komunikazio eta dinamikak, ... tira, mundu digitalean eta proiektu digitalean gabiltza lanean, eta sarri oso urrun dauden bezero eta kolaboratzaileekin, baina, etxe barruan pausua guztiz emateke geneukan.
Eta, halakoan, alerta egoera berri honek etxera bidali gaitu. Normal gabiltza lanean, norbera bere etxetik. Telelanean, derrigor. Gure arteko erlazioak eposta, telefonoz, Jitsi edota Hangouts bidezko telebilerak eginez, … eta zuekin horrela egingo dugu ere bai. Izan ere, egoera honek ekarriko duen aldaketa bat izango baita oraindik eta digitalagoak bilakatuko direla pertsona eta erakundeen arteko hartu-emanak.
Esandakoa. Lanean jarraitzen dugu. Etxean. Zaindu zaitezte!