Lanaren zentzua CodeSyntaxen: lanaren zentzuari buruzko hausnarketa

Galdera horiei erantzuteko, Gipuzkoako 85 enpresa txiki-ertainek Lanaren Zentzua proiektuan parte hartu dugu, momentu batean edo bestean, gure kasuan DEBEGESA eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan kokatzen den proiektu honek lanaren esanahiari buruz hausnartzeko aukera eman digu, helburu nagusi batekin: pertsonen ongizatea eta inplikazioa sustatzea, lan-ingurune osasuntsuago eta inspiratzaileago bat eraikiz.
Zein da proiektu honen helburua?
Lanaren zentzuak zuzenean eragiten dio gure motibazioari, produktibitateari eta enpresetako kohesioari. Horregatik, Lanaren Zentzua proiektuaren bidez, laneko eguneroko esperientziak nola bizi ditugun aztertu dugu, eta ongizatea eta motibazioa bultzatzen dituzten elementuak identifikatu ditugu. Ikerketa honek lau oinarri nagusitan jarri du arreta:
- Autonomia: Norbanakoek euren lana modu autonomoan antolatzeko eta erabakitzeko aukera izatea.
- Gaitasuna: Egiten dugun lanean trebeak izatea eta gure ekarpena baliotsua dela sentitzea.
- Harremanak: Lantaldearen barruan harreman sendoak izatea eta lankidetza sustatzea.
- Helburua: Gure lanak gizartean edo ingurunean eragin positiboa duela sentitzea.
Zer ondorio atera ditugu?
Egindako lanketari esker, hausnarketa sakona egin dugu gure lan-ingurunearen inguruan, eta hainbat ideia eta estrategia identifikatu ditugu pertsonen ongizatea eta lan-motibazioa sustatzeko. Aldaketa txikiek eragin handia izan dezakete, eta etorkizunean, bide horretan urrats berriak ematen jarraituko dugu.
Eskerrik asko prozesu honetan parte hartu duzuen guztioi! Ziur gaude hausnarketa honetatik jasotako ikasketek gure lan egiteko modua hobetzen lagunduko digutela.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
CodeSyntaxek 25 urte!
2025/03/27