Kontuak Garbi Azpeitiko Udalean
Azpeitiko Udalak urrats berri bat eman du transparentziarako bere bidean, Kontuak Garbi ataria publikatuta (azpeitia.net udal webgunetik ere atzigarri). CodeSyntax enpresarekin elkarlanean garatu du zerbitzu berria Azpeitiko Udalak.
Momentuz, atari berriak bi modulu ditu: aurrekontuena eta fakturena.
Aurrekontuen atalean, urtez urte udalak onartutako aurrekontuak osorik ikusi ahalko dira, partidazpartida modu txukun eta grafiko batean. Partida desberdinen eboluzioa eta urtekako aurreikuspenak konparatzeko aukera eskaintzen du, gainera, modulu honek. Hona, atal pare bat, xehetuta:
Eta, noski, aurrekontuak bere osotasunean jaisteko aukera dago, gehiago aztertu nahi dituenak osoosorik eskura izan ditzan. Une honetan, azken hiru urteko aurrekontuak sareratu dira. Baina, datozen urteetako aurrekontuak ere publikatuko dira, logika berdinarekin, haiek onartu ahala.
Bigarren atalak ere dirukontuak bistaratzen ditu. Asmoa, udaleko diruirteerak publikatzea da, dirukontuak garbi erakustea. Zertan eta zenbat gastatzen duen udalak garbi erakustea. Momentuz kopuru minimo batetik goragoko fakturak sareratuko dira, 3000 eurotik goragokoak, hain zuzen ere, faktura guztiguztiak eta diruirteera guztiak publikatzeak lan gehiegi eskatuko lukeelako. Dena dela, helburu bezala kopuru eta faktura guztiak eskuragarri jartzea nahi du udalak, herritarrek jakin dezaten garbi zertan doan euren dirua, eta urrats berriak emateko asmoa du bide horretan.
Fakturak erakustea, ez da ohikoa udalen kasuan. Inguruan lehen aldia da udal batek fakturak erakusteko borondatea erakutsi eta horrelako urrats bat ematen duela.
Transparentzia ez da datuak eskura daudela esan eta eskatzen dituenari erakustea. Ez hori bakarrik, behintzat. Transparentzia da datuak herritarrei ikusaraztea. Herritarren informazioa ikusi nahi dute baina, batez ere, udaletik nahi dugu herritarrek informazio hori guztia ezagutzea. Atentzioa ematen dieten gauzen inguruko iritzia jakiteko eta kudeaketa garden eta egokiagoa egiteko.