2010/07/05
Sarean bere produktuak saltzen dituen altzarigilea da Myfab enpresa. Interneten saltzearen aldeko apustua egiteaz gain beraien bezero eta erabiltzaileak produktuen diseinu eta aukeraketan parte-hartzera animatzen dituzte.

Duela zenbait hilabete aipatu genuen Threadless kamiseta saltzailearen tankerako apustua egiten du Myfab enpresa frantziarrak, erabiltzaileak beraien produktuen diseinu eta aukeraketan murgiltzea.

Diseinatzaileek hainbat produktu-proposamen egiten dituzte eta erabiltzaileek mila bozka baino gehiago ematen badizkiote ekoizpen prozesura pasako dute.

Prozedura honi esker bere bezeroek gustuko izango dituzten produktuak soilik ekoitziko ditu Myfab-ek. Horretaz gain, produktuen eta erabiltzaileen artean lotura hertsiagoa egon dadin ere lortzen du.

Ekintza hauek nabaritasuna ematen diote merkatuan, gutxi baitira horrela jarduten dutenak. Bestalde, ez dugu ahaztu behar sarean salduta bitartekariak ekiditen dituela, marjina handiagoa eskuratuz.

Iturria: Infonomia

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek