JarriON aplikazioa publikatu dugu
Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du JarriON aplikazioaren proiektua eta 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategiaren baitan garatu da. Gainera, aplikazio aitzindaria da hau, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa baita. Chromecast-a 39 euro inguruko gailu bat da, zure telebista apur bat adimentsuagoa bilakatu eta mugikorretik zenbait aplikazioren edukiak bidaltzeko aukera ematen duena, tartean JarriONeko bideoak. Sustatun kontatu genuen nola bidali JarriONeko bideoak telebistara Chromecast bidez.
JarriONek ez dauka eduki propiorik. Hainbat hedabiderekin lankidetzan dihardugu proiektuan:
- Euskal Telebista.
- Hamaika Telebista.
- Goiena Telebista.
- TBX.eus (Youtubeko euskarazko bideoen batzailea).
- Berria TB.
- Gaztezulo TB.
- Dantzan.
- Kanaldude.
- Infosareko telebistak: 28 Kanala, Goierri Telebista eta Erlo Telebista.
- Oizmendi Telebista.
- Xaloa Telebista.
- Bertsoa.eus.
- Aiora Probatxoa eta Nerea Alias youtuberrak.
JarriONek euskarazko hedabide eta sortzaile hauei ikusgarritasun gehiago eman nahi die. Eta hedabide "txikien" kasuan, telebistara jauzi egiteko balio die.
Google Playn jaitsi dezakezu JarriON aplikazioa eta orain arte harrera polita izaten ari da, mila deskarga baino gehiago eduki dituelako jada.
Bestalde, software libreko garapena da eta kodea GitHub-en dago eskuragarri.