2013/03/18
Lanbide Heziketarako euskarazko materiala elkartrukatzeko gune bat da Jakinbai, Plone tresnaren gainean CodeSyntaxek garatua. Duela urte batzuk dabil martxan, baina orain, komunitate gisa berrantolatu da, eraberrituta. Lanbide Heziketarako euskarazko materialak atontzea helburu duen Laneki ekimenaren webgunea da Jakinbai.

Jakinbai.eu webgunea Laneki ekimenaren proiektu bat da. Eraberritze honekin, lanbide heziketarako materialaren inguruan, euskarazko ikasmaterialetan interesa dutn irakasle eta langileen sare sozial txiki bat garatu nahi izan da. Materiala komentatu ahal izateko, hobekuntzak proposatzek... Foroen baitan funtzionatuko dute, horrela, izena ematen duten erabiltzaileek. Erabiltzaile bakoitzak, bere intereseko ziklo eta familiak aukeratuko ditu eta hango eztabaidetan parte hartu ahalko du.

Era berean, materiala jaisteaz gain, bere materiale propioa igotzeko aukera ere izango du irakasleak. Izena emateko orduan, kontu bat gehiago sortzearen urrats astuna aurreratzeko, klik bakarrean egin daiteke Twitterreko edo Facebook-eko kontua izanez gero. Nahi dena zera da, irakasleek, egunero erabiltzen dituzten materiale horiek sareratzea: apunte laburrak, aurkezpenak, azterketak... Seguru, beste ikastetxe batean gai berdina ematen ari den norbaiti baliagarri gertatuko zaiola euskarazko material hori. Jakinbai.eu berak igotzen dituen materialeak eta irakasleen igotakoak, bereiztu egingo dira, seilu bisual batekin, adierazteko batzuk "hizkuntza filtroa" pasata dutela eta besteek, oraindik behintzat, ez. Laneki arduratuko da irakasleek igotako material hori errepasatzeaz eta, badagokio, seilua jartzeaz.

Trasparentzia bilatzen da, momentuoro. Era horretan, materiala igotzen duenak momentuoro jakin dezake berak igotako material hori zenbat lagunek jaitsi duten, noiz, eta baita nork jaitsi duen ere. Materiala konpartitu dutenen artean elkarrizketa sor dadin. Eta, hau, hasi baino ez da egin. Tresna, bizirik baitago eta beharrak detektatu ahala funtzionalitate berriak gehitzen joateko asmoa
baitago.

Joan den ostiralean aurkeztu zen Jakinbai berritua Donostian izandako ekitaldi batean. Han izan ziren Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Hezkuntza saileko Lanbide Geziketako arduraduna, Jorge Arévalo, eta Laneki-ko presidentea, Kepa Altube. Hona erreferentzia pare bat sarean, Euskadi.net-en eta Euskadi Innovan.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek