iPad-a testeatzen
2010/09/22
Iritziak-iritzi, ez dago dudarik iPad-ak kategoria berri bat sortu duela gadget-ak eta edukia kontsumitzeko orduan. Aplikazioak garatu, diseinatu eta kontsumitzeko sasoi berrietan sartzear gaude, erremintaren, eta Apple beraren, zurruntasuna ahaztu gabe.
Atzo Maite Goñi izan genuen gure bulegoan bere iPad-a erakusten. Erreminta bera testeatu eta probatzeaz gain, hainbat aplikazio probatu genituen, Flipboard bereziki.
Hainbat ikuspuntutatik da interesgarria iPad-a eta bere aplikazioen unibertsoa: diseinua, erabilgarritasuna, produktuen kontsumo aldaketa eta abar.
Hau ez da lehen aldia iPad-az edota Flipboard-ez gabiltzala. Apirilean probatu ahal izan genuen lehen aldiz iPad-a eta orain gutxi Flipboard-i buruzko analisia plazaratu genuen Sustatun.
Flipboard benetan harriagarria iruditzen zaigu, begira ondorengo bideoan nola funtzionatzen duen: