2010/07/02
UEUk urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroen artean Interneteko marketinarekin lotutako bat emango dute CodeSyntax-eko hainbat kidek uztailaren 14 eta 15ean.

Nori zuzendua

Enpresa zein erakundeetako marketin-arduradunei, sarearen abantailez baliatu nahi duten ekintzaileei.

Noiz eta non

  • 2010.eko uztailaren 14 eta 15ean, 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
  • Eibarko UEUren egoitzan, Markeskoa jauregian

Helburuak

  • Gure enpresa edo erakundeak Interneten estrategia bat zehaztearen beharra azaltzea.
  • Estrategia hori aurrera eramateko sareak eskaintzen dizkigun erreminta egokienak ezagutzea.

Edukiak

  • Sarrera.
  • Interneterako nola idatzi.
  • Bilatzaileetarako marketina: SEO, SEM.
  • Emaitzen neurketa: Analytics, helburuak eta konbertsioa.
  • Sare sozialak, e-posta kanpainak, blogak, bideo eta beste marketin motak. 

Irakasleak

  • Mikel Lizarralde
  • Luistxo Fernandez
  • Josu Azpillaga
  • Gari Araolaza

Informazio gehiago eta izen-emateak UEUren webgunean

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek