2012/10/22
Azaroaren 8an Interneteko marketinaren inguruko ikastaroa emango dut UEUren udazkeneko ikastaro-sortaren baitan, Eibarko Markeskoako egoitzan.

Marketina norabide bakarreko komunikazioa eta propaganda baino askoz kontu zabalagoa da. Eta ez dut esaten nire lana justifikatzearren, ez. Askok kalean marketin hitza darabilenean propagandaren parekide gisa egiten du, eta ez da horrela. Marketinak bezero eta erabiltzailearekin elkarrizketa bat hastea du helburutzat, azken honek zer nahi duen jakin eta emateko.

Eta ikastaroan marketin lan hau interneten nola egin dezakegun aztertuko dugu. Egun bakarrean. Sesio luzean zehar kontzeptuak, trafikoa lortzeko teknikak, neurketak eta sare sozialen inguruan jardungo dugu, ahalik eta ikuspegi praktikoarekin.

  • Noiz: azaroaren 8a. 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.
  • Non: Eibarren, Markeskoa jauregian.

Informazio gehiago eta izen-emateak hemen, UEUren webgunean.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek