2012/05/15
Gure lankide Luistxo Fernandez berriz hizlari izango da Bilbon (ez da isiltzen azken aldi honetan!). Oraingo honetan, Internet eta hizkuntza aniztasunari buruzko mintegi batean, Unesco eta EHUk antolatuta, beste hizkuntza batzuetako ordezkariekin batean. Ostegunean da zita, hilak 17, arratsaldez. Sarrera librekoa da mintegia.

Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena; horixe da mintegiaren izena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia...

CodeSyntax-eko Luistxo Fernandezek mahai inguruan parte hartuko du, Internet eta hizkuntza gutxituak. goiburupean. Asturias, Aragoi, Frisia eta Galesko kasuak ere entzungo dira mahainguru horretan. Luistxok ingelesez parte hartuko du (aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara).

Programa osoa hemen kontsulta daiteke. Facebook-eko ebentoa ere badago, bertan bazoazela adierazi eta lagunak gonbidatu nahi bazenitu. Hamaika Telebistako hamaika.bit programan mintegiaren inguruko minutu batzuk grabatu dituzte; hau da bideoa, mintegikoak (eta Luistxo Fernandez berbetan) 8. eta 18. minutuen artean da.

Gogoratu oinarrizkoak. Noiz: Maiatzak 17, arratsaldez, 15.30etatik 20.00ak arte. Non: EHUren Esperientzia Gelak, 4. gela, Banco de España kalea, 2, Bilbo.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek