2005/04/06
CodeSyntax IEB 2005-n egongo da aurten ere, aurreko urte batzuetako biltzarretan bezala. Informatikari Euskaldunen Biltzarra apirilaren 22an izango da aurten, ostiralarekin, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. UEUk antolatutako zitara, bi aurkezpen eroango ditu CodeSyntax-ek, Coreblog eta OpenGroupWare produktuen lokalizazioarena. Lankide banak aurkeztuko dituzte tresna horiek. Beste batek, Garikoitz Araolaza informatika buruak, itxierako mahainguruan parte hartuko du.

OpenGroupWare euskaratua Aitzol Naberan informatikariak aurkeztuko du, goizeko produktuen aurkezpen txandan.

Bera baino lehentxoago izango da Mikel Larreategi informatikaria, Coreblog euskaratua aurkezten, zehazki Goiena.net atarirako prestatu den azken bertsioa.

Mahainguruak, berriz, izenburu hau du: Software jabedunetik software librera. CodeSyntax-eko Garikoitz Araolazaz gain, Joseba Makazaga (UEU, EHU), eta Iñaki Dorronsoro (Gipuzkoako Ospitalea) izango dira hizlari.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek