2005/06/27
CodeSyntaxeko bi ingeniarik, Mikel Larreategik eta Josu Azpillagak, Localizer softwarearekin egindako gune baten arrakasta-kasua aurkeztuko dute aste honetan Goteborgen (Suedia), Europython 2005 bilkuran (ekainaren 29an da euren agerpena ). Ibarretxe.com webgunearen kasua da azterketakoa, Interneteko komunikazio politikoan mugarri izandako webgune bat, zenbait konparatiba eta analisik 2005eko udaberri honetan azpimarratu zuten bezala.

Ibarretxe.com webguneak helburu nagusi hauek izan zituen, CodeSyntax-en eta bezeroaren (EAJ eta EAren arteko koalizioa) harremanetan finkatutakoak:

  1. Kanpainak beste bideetatik zabaldutako mezuak, Interneten ere arin argitaratzea.
  2. Hautagai konpetenteena zela erakustea. Interneten eta teknologia berriekin ere, Ibarretxe onena.

Uste dugu asmo horiek ondo bete direla, eta bezeroa ere pozik geratu zela.

Webgunearen kalitateari dagokionez, uste dugu erabiltzaileek ere harrera ona egin ziotela. Laburbilduz:

  • Diseinu eta antolaketa txukunak izan ditu. Webgunea arina eta azkarra da. Kanpainako diseinua ere oso ondo egokitu da bertan.
  • RSSak eskaintzen ditu, estandarrak betetzen ditu, eta XHTMLa balidatzen. Hautagai eta alderdi guztien artean bakarra izan da Ibarretxe.com. Aitzindari izan da.
  • Eduki gehien izan duen webgunea. Multimedia atala ere eredugarri.
  • Albistegia arin ibili da, portada aldakorra zen. Eduki orokorretan mugimendu asko ez: behar zena eta nahikoa.
  • Saltsa zuten atalek ondo funtzionatu dute: interesa eragiten zuten blogak eta saski-naski digitala izennekoak. Beste blog batzuetan ere erreferentzia gehien atal horiek jaso dituzte. Teknikoki itxura ona eman dute, eta jendearen aldetik erantzun ona izan dute (euskarazkoak gutxiago). "Lehendakariari galdetu" atalak ere ondo funtzionatu du. Ondoegi, agian, jaso ziren mezu kopuru ikaragarriagatik (kudeatzeko lanak eman zizkion horrek bezeroari).
  • Euskararekiko jarrera, ona ez ezik, azpimarragarria izan da. Funtzionamenduan eta edukietan, benetan kasu eredugarria izan dela esango genuke. Maila honetako proiektu gutxi izan da Euskal Herrian.

Oinarri teknologikoa software librea izan zen. Zope web aplikazioen zerbitzaria, eta i18n-l10n tekniketan, webgunea elebidun bihurtzeko kako teknikoetan, Localizer izan zen giltza.

EAEko hauteskunde kanpainan, halaber, Zope eta Localizer erabiliz, beste webgune bat ere berritu zuen CodeSyntax-ek bezero batentzat: Aralar.net

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek