I+G+b proiektu berriak
2005/10/19
Ikerkuntza, Garapen eta berrikuntza proiektu berrietan gaude murgilduta, beste arlo batzuk ahastu gabe, batez ere info-ingeniaritza, edizio digitala eta eduki eleanitzen kudeaketa arloetan gabiltza lanean.
Software sozialean kokatu eta Web 2.0 aplikazio bezala izendatu duten Tagzania. Tagging the Planet, OAC-onto. Open Archives Cataloger: metadatoak eta ontologiak eta SemB-UDDI: semantic UDDI register of basque companies, dira beste eragile batzuekin batera martxan ipini ditugun azken proiektuak.
- Tagzania. Tagging the Planet. Software soziala eta mapen inguruko ikerketa proiektua da. Folksonomia, tag edo etiketa, Social Bookmarking eta social geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena, eta Beta bertsioan Tagging the Planet lemapean, aplikazio publikoa dena dagoeneko Tagzania webgunean.
- OAC-onto. Open Archives Cataloger: metadatoak eta ontologiak, OAC proiektuaren jarraipena da. OAC-onto proiektuak OAC prototipoaren azken garapena, martxan ipintzea eta funtzionalitateak hobetzeko ontologia kontzeptuaren barneraketa dakar. Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren SAIOTEK programaren barnean daude.
- SemB-UDDI: semantic UDDI register of basque companies. Deustuko Unibertsitatearekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Unibertsitate-enpresa proiektuen programaren barnean. (S-OD04UD09)