Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko IV. edizioa
Ekitaldiari hasiera emateko, Euskaliteko Galder Lasuenek hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea erakutsi zuen. Plataforma honek hizkuntza kudeaketaren inguruko praktika onak bildu eta erakunde guztien eskura jartzeko aukera eskaintzen du. Bertan, erakunde eta enpresek beren esperientziak igo eta elkarbanatu ditzakete, sektore guztietan hizkuntza kudeaketa eredugarria sustatuz.
CodeSyntaxek, adibidez, bi praktika igo ditu. Alde batetik, Euskararentzat garatu, beste hizkuntzetan saldu (Egunean Behin kasuan), eta bestetik, ERP eleanitza, eta kontaktuen eleaniztasuna ere kontuan hartzen duena.
Erakunde gonbidatuek bilatzailera igotako hizkuntza praktikak azaldu zituzten: NEIKER BRTA-k eta Osakidetzak sektore publikoan euskararen erabilera nola bultzatzen duten azaldu zuten, eta Caritas Bizkaia-k eta FAGOR EDERLAN | Global Automotive Components-ek, berriz, enpresa pribatuetan hizkuntza kudeaketa hobetzeko hartutako neurriak partekatu zituzten.
- Neiker. Sorkunde Mendarte: Euskararen kudeaketa eta sustapena nekazal ikerketan: hizkuntza-irizpideak egoera komunikatibo ezberdinetarako eta sare sozialetarako eredu linguistikoak.
- Caritas Bizkaia. Urtza Usabel: Bideratzaileen sarea eta Xuxurlatzaileak.
- Osakidetza. Gontzal Lopez eta Ane Arrieta: Pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa eta Euskaraz bai txill! kanpaina. Lehenengo praktikarekin pazienteak erosoen sentitzen diren hizkuntzetan tratatzea lortzea nahi da eta bigarrenarekin gazteak euskaraz ikastera animatzea du helburu.
- Fagor Ederlan. Jon Ander Loidi eta Usoa Egurbide: Euskara plana kudeatzeko aplikazio informatikoa.
Eskerrik asko Euskaliti eta bertaratutako erakundeei, hizkuntzen kudeaketan aurrerapausoak ematen jarraitzeko inspirazioa eta baliabideak eskaintzeagatik.