Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH
Argazkia: Kutxa Fundazioa. Hitzetatik-Ekintzetara programa.
Kutxa Fundazioaren egitasmo honen helburua Gipuzkoako herritar ez antolatuak eta entitateek Agenda 2030ean kokatuta dagoen helburu sozial konkretu bati erantzuteko beren konpromiso ekosozioal aktibatzea da ekintza komunitarioan parte hartuz eta urteko Garapen Jasangarriko Helburu (GJB) bat hautatuz.
Otsailean zehar CodeSyntaxek beste eragile anitzez osatutako lan-taldean Hitzetatik Ekintzetara 2025 elkar sorkuntzako prozesuan parte hartuko du. Aurrerago, maiatza eta ekainean, ekintza puntualak, gauzatuko dira konpromiso kolektiboa aktibatzeko ekintzak (KLIKAK bezala izandatzen direnak).
HELBURUA
Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta errekonozimendua bermatzea, garapen pertsonal eta sozialerako ezinbesteko faktore gisa.
HELMUGAK
- 1. Kultura eta hizkuntza ondareak bermatu, osasunari eta garapen pertsonal eta komunitarioari egiten dion ekarpena bultzatuz
- 2. Kultura eta hizkuntza garapen sozialeko tresna gisa ulertzea, gure pentsamenduaren sortzaile eta garapen jasangarrien laugarren zutabe modura
- 3. Herritarren sormen-gaitasunak eta sen kritikoa garatzea
- 4. Kultura ondarea balioan jarri, jakintza trasmisio gisa larrialdi politiko ekosozialaren erantzun gisa
Gehiago jakiteko edo aurreko urteetan gauzatutako ekintzei buruzko informazio osagarria: https://kutxafundazioa.eus/eu/Hitzetatik-ekintzetara helbidean.
Argazkia: Kutxa Fundazioa Hitzetik-Ekintzetara programa.