Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea
Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea izenpean Deustuko Unibertsitatean ospatu den topaketan egon gara goizean eta, egitaraua ikusi ondoren, espero nuen bezala bizi-bizia eta interesgarria izan da.
Beharbada hizlari larregi denbora gutxirako, baina antolaketa ona. Azkenean, ideia ugari denbora gutxirako ..., beraz seguruenez topaketak jarraipena izan beharko du.
Jarraipenerako twitterren #colabora hashtag-a bilatuz, edo zuzeneko kronika Mikel Agirregabiriaren blogean.
Jardunaldian izan diren beste hizlari askoren artean, Codesyntax eta Tagzania services-en lankide den Dani Reguerak argi hitz egin digu datu publikoak aske izateak dakarren onurei buruz: partekatu, datuak ber-erabili, aukera berriak sortarazi, eta abar. OpenStreetMaps ipini du adibide moduan eta, esate baterako, Haitiko katastrofean.
Oso zaila da topakata osoa laburtzea, baina bizpahiru burutapen datorkit burura:
- Bide luzea dago egiteko eta web 2.0, softwarea eta horrelako ekimenak bideak baino ez dira, ez helburuak. Softwareari dagokionez, hobe software librea erabiltzea
- Parte hartzea salaketa, kexak, ... publikoekin nahastearen arriskua ikusten dut. Beharrezkoak dira, baina ez dezagun parte hartzearen indarra horretara mugatu. Beharrezkoa dugu modu kolaboratzailean eraikitzea, sortzea, irudikatzea, proposatzea, ...
- Hobe funtzionatzen ditzute hiritarrengandik sortutako ekimenak, erakunde edo enpreseetatik sortutako ekimenak baino.
- Etorkizunaren irudikapenean eta eraikitzean parte-hartzea funtsezkoa denez, gehitu ditzagun indarrak horretan.
Oharra; Argazkia Mikel Agirregarbiriarena